Kargatzen

Flâneuses-en dantza (ikuspegi orokorra)

Elssie Ansareo

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses) argazki-panelez osatutako horma-irudi handi batek, bi vanitasek, eta diptiko batek osatzen dute. Horma-irudia panoramika bat da eta bertan elkarren artean begiradak trukatzen dituzte pretsonaiek argi-itzalen ingurune teatral batean geldi-geldi. Begirada trukea, gainera, ez da gertatzen argazki-panel batean dauden pertsonaien artean soilik; beraz, begirada trukeen barne sistema bat da horma-irudia. Horrez gain, dantza aipatzen du tituluak, eta horrek bizitasun kutsua ematen dio protagonisten ageriko gelditasunari. Vanitasetan argazkilaritzaren eta heriotzaren arteko lotura estua aditzera ematen digu artistak: bada, argazki bidez saiatzen gara inmateriala berriro ere material bihurtzen. Era berean, zalantzan jartzen bide du pintatzeko sistema zaharra; horren arabera, hau da, gaien ordena akademikoren arabera, objektuen irudiei baino giza motiboei garrantzi gehiago eman behar zaie. Azkenik, diptikoa dugu; artistaren beraren irudia agertzen da horretan, Manu Arregui artistarenarekin batera, eta subjektu/isla dualtasunaren sintesi perfektua da, erretratu fotografikoaren mamia, alegia.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Flâneuses-en dantza (ikuspegi orokorra)
  • Sortzailea: Elssie Ansareo
  • Sortze-data: 2007
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: 180 x 200 cm bakoitza
  • Mota: Argazkia
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Zuri-beltzeko 12 argazki. Lambda inprimaketa
  • Artelanaren kokapena Museoan: Es dago ikusgai
Guggenheim Bilbao

Elementu gehiago

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak