Kargatzen

Blas de Lezoren hilobi-lauda

Ezezaguna1774

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Hilobi-lauda, hau da, hilobiaren goiko estalkia, idazkun bat eta armarri bat dituena. Zehazki, “ESTA SEPULTURA ES DE LA CASA DEL EXMO SOR DN BLAS DE LEZO” ("HILOBI HAU BLAS DE LEZO JAUN TXIT GORENAREN ETXEKOA DA") dio. San Pedro parrokiakoa da (Pasaia), 1774koa. Pieza hau hainbat arrazoi direla medio da interesgarria.

Zurezkoa da, elizak lurperatzeko leku gisa partzelatuta zeudeneko garaikoa, beraz. Hilobien estalkiek oholtzarena egiten zuten. Zurezko lauda hau, armarria eta idazkunarekin, Gipuzkoan kontserbatzen den ezaugarri horietako ale bakarra da. Bere datak (Blas de Lezo hil eta askoz geroagokoa da) eta "etxekoa" dela esateak adierazten du ez dela bere hilobi pertsonala, familiarena baizik, garai hartan ohikoa zen moduan. Armarriak eta pertsonaia heroiko bati egiten dion erreferentziak garrantzi handiagoa ematen diote beste batzuekin alderatuta, baina parrokia etxe/familia multzo batek osatzen duen komunitatea izatearen eskemari erantzuten dio.

Protagonista ere, haren bakantasunean, jaio zeneko leku eta garaiaren bereizgarria da. Pasaiako badia Gipuzkoako portu nagusia zen: mendeetan zehar, han eraiki ziren eta handik abiatu ziren mundu osoko itsasoetan barrena ibili ziren bakailaoa eta baleak arrantzatzeko ontziak, eta merkataritza eta gerrarako itsasontziak. Blas de Lezo (1689-1741) itsasgizon militarra izan zen. Koroaren interesak defendatzeko hainbat batailatan parte hartu zuen, mutilazioak jasan zituen eta zauri baten ondorioz hil zen.

Manso de Zúñiga, Gonzalo. Museo San Telmo. Bilbao : La Gran Enciclopedia Vasca ; San Sebastián : Caja de Ahorros Municipal, 1976. 228-263.

Inbentario-zenbakia: STM-012219-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Blas de Lezoren hilobi-lauda
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: 1774
  • Dimentsio fisikoak: 187 x 60 x 3,6
  • Provenance: Pasaia (Gipuzkoa)
  • Mota: Erlijio-objektuak
  • Kanpoko esteka: San Telmo Museoa
  • Materiala: Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak