Kargatzen

Zepoak

EzezagunaXIX - XX. Mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Beso bakarreko burdinazko zepoak. Oinkatze-eremua mugikorra da, zurezkoa edo metalezkoa (kasu batean falta zaio), eta kako bat du. Irekitzeko sistema mekanikoa besoan dago: goiko burdin laua jaisten denean, burdin lau mugikorraren formako bi pieza simetriko (ilargi erdi formakoak, obalatuak, lau angelukoak...) irekitzen dira, eta kakoarekin eusten dira oreka ezegonkorrean. Harrapatzeko pieza hauek arantzak dituzte, hortz gisa. Animaliak, jakia lortzeko, oinarria zanpatzen duenean, mugitu egiten da eta kakoa erortzen da; besoan tolestutako burdinaren indarrak bi pieza hortzdunak indarrez altxatzen ditu, animaliaren hanka edo burua harrapatuz.

Era honetako zepoak ugaztun basatiak harrapatzeko erabili izan ohi dira, karraskari txikietatik otso eta hartzetaraino, mekanismoaren tamainaren eta indarraren arabera. Helburua ez zen hainbeste ehizatzea, uztari eta etxeko animaliei kalteak eragiten zizkieten basapiztiak hiltzea baizik. Metodo arriskutsu eta ez-selektiboa denez, duela mende erdi baino gehiago debekatu zuten Europan.

Erreferentzia bibliografikoak:

Leizaola, Fermín de. Burdina: Burdingintza eta forjaketa tradizionala : [Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Departamentuak Antolatutako Erakusketa] = Hierro : Ferrería y Forja Tradicional : [exposición...]. [San Sebastián]: Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, Educación, Deportes y Turismo. 1989. 49-50.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Zepoak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX - XX. Mendeak
  • Mota: Ehizarako tresna
  • Materiala: Burdina
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak