Kargatzen

Trizikloa

EzezagunaXX. mendearen lehen erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Banako ibilgailua. Aurrera egin ahal izateko, engranaje batek pedalen mugimendua atzeko gurpilak lotzen dituen ardatzera transmititzen du, kate baten bitartez. Aurreko gurpilari lotutako eskuleku bati esker, nahierara gida daiteke. Tamaina eta ezaugarriak ikusita, haurrentzako jostailu bat da, eta ez garraiobide bat.

Leonardo da Vincik bidaiariak berak higiarazten zuen hiru gurpildun mekanismo automobila asmatu bazuen ere, trizikloa XIX. mendeko lehenengo bizikleten bilakaera da. Eibar (Gipuzkoa) bizikleta asko produzitzen dituen gunea izan da 1920ko hamarkadatik aurrera.

Triziklo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren J. Etxeberria bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Urdangarín, Carmelo ; Izaga, José Mª. Montadores eibarreses de bicicletas. In: Oficios tradicionales. [Donostia = San Sebastián] : Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Economía y Turismo = Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekonomia eta Turismo Departamentua,[1997]. VI, 99-109.

http://www.oficiostradicionales.net/es/industriales/bicicleta/

Inbentario-zenbakia: GFA-016845-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Trizikloa
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendearen lehen erdia
  • Dimentsio fisikoak: 66x60x100 cm
  • Mota: ibilgailua
  • Materiala: Metala, Zura, Kautxua, Larrua
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak