Kargatzen

Idi-bihotzak

Jeff Koons1995/2004

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Idi-bihotzak (Tulips), tamaina erraldoiko kolorezko puxiken moduan sortuak (2 metro altu eta 5 metro zabaletik gora), Koonsek 1994an hasitako Ospakizuna (Celebration) sail anbiziotsuko zati da. Urtebetetze-jai, opor eta festa-ekitaldiei lotutako objektu orokorrak eta herrikoiak (festa-txanoak, bihotz itxurako tartak eta Pazko arrautzak, esaterako) inspirazio-iturri hartuta, Ospakizuna saileko pinturek eta eskulturek Koonsek haurtzaroko elementuekin etengabe izandako erlazioa islatzen dute. Idi-bihotzetako altzairu herdoilgaitz distiratsu eta aratzeko gainazalek artistaren lehenagoko lanak ekartzen dituzte gogora, adibidez, Untxia (Rabbit, 1986); objektu puzgarri arrunt bat zerbait gogor, distiratsu eta sinboliko bihurtu zuen. Idi-bihotzak lanean eta Ospakizuna sailean agertzen diren animalia-globoetan, baita Puppy (1992) itzelean ere, Koonsek eskala eta materialak manipulatu ditu susma ezineko neurrietaraino. Idi-bihotzak lanak eskultura minimalista batzuen industria-forma handiak ekartzen ditu gogora, baina eskultura baikor bat eta kolorez betea ere bada, desfileko karroza alai bat irudi.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Idi-bihotzak
  • Sortzailea: Jeff Koons
  • Sortze-data: 1995/2004
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: 203 x 460 x 520 cm
  • Mota: Eskultura
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Kromo asko duen altzairu herdoilgaitza koloredun laka zeharrargiarekin
  • Artelanaren kokapena Museoan: 303. aretoa
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak