Guggenheim Museoaren Bildumako Lipchitzen marrazkiak igeltsuzko bere azkenetako eskultura, Azken besarkada (Salvataggio) III gaiaren bariazioak [Variation on the Theme of the Last Embrace (Salvataggio) III, 1970–72], prestatzeko lanak dira. Lanaren izenak dioen bezala, bai eskulturak bai aurretiko bi marrazkiek besarkatzen ari diren bi irudi jasotzen diztuzte; Lipchitzek etengabe landu zuen gai hori bere ibilbidearen aurreneko hamarkadatik, eta Herriaren gobernua eskulturarako lanerako maketa(Working Model for Government of the People, 1967) eskulturan ere ageri da; lan hori ere Guggenheim Museoaren Bildumakoa da. Lipchitzen lanetan, muturren artean sortzen den tentsioa aditzera ematen digu gai horrek, maitasunezko besarkada bera ere borrokan dabiltzan bi gorputzen arteko talka moduan interpretatu baitaiteke; hortaz, kontrakoak izan daitezkeen interpretazioak sor daitezke. Alan Wilkinson arte historialariak hauxe idatzi zuen: "Lipchitzek gai hauei heltzen dienean, maitasunaren eta afektuaren, indarkeriaren eta heriotzaren arteko muga ez da beti nabaria".