Kargatzen

Loreontzia

EzezagunaXIX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Baignol anaiek 1851n Pasaian (Pasai Donibane, Gipuzkoa) fundatutako fabrikan egindako loreontzia. Baignol anaiak Limoges (Frantzia) zeramika-gune handitik zetozen, eta aitzindariak izan ziren portzelana industrialaren produkzioan. Fabrikak 1852 eta 1915 bitartean funtzionatu zuen. Lehenengo fase batean, kalitate bikaineko piezak egin zituzten eta Penintsula osoan merkaturatu zituzten; fase horren ostean, manufakturak bizitza gorabeheratsua izan zuen produktuen kalitateari, fabrikaren norabideari eta jabeei dagokienez.

Oin eraztunkaradun txarro bat da, gorputz oboidea, kono-enbor formako lepoa eta ertz izurtu handiko aho irekia dituena. Bi helduleku bertikal ditu eta, gorputzaren zati handi bat betez, loreak eta hostoak dituen adarra irudikatzen dute. Esmalte gardenez estalita dago. Gainaldean eskuz dekoratuta dago. Aurrealdean eszena bukoliko polikromatu bat du (zurdakiz eta eskuz berriz pasatutako kalkomania), eta, lepoan, motibo geometriko eta begetal estilizatuak dituen greka bat, urre-kolorea eta bestelako koloreak konbinatzen dituena. Atzealdean zurdakiz egindako urre-koloreko hainbat lerro daude; oinean ere urre-kolore berbera erabiltzen da, eta heldulekuetan eta ahoaren ertzean lerro meheak ditu. Oinarrian, pasta hezearen gainean trokelez egindako estanpatua. “CF / 854”.

Erreferentzia bibliografikoak:

Arretxea Sanz, Larraitz. Pasaiako portzelana. Pasaia : Udala, Kultura eta Hezkuntza, 2016. 94

Del Guayo y Lecuona, José. La fábrica de porcelanas de Pasajes de San Juan = Pasai Donibaneko portzelana fabrika. In: XX mendeko formak eta objektuak: buztinetik portzelanara = XX siglos de formas y objetos : de la arcilla a la porcelana. Irun : Udala, Hezkuntza eta Kultura = Ayuntamiento, Educación y Cultura, 2001. 25-43

Inbentario-zenbakia: GFA-011300-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Loreontzia
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 37 x 21 x 15 cm
  • Provenance: Pasaia (Gipuzkoa)
  • Mota: Objektu apaingarria
  • Materiala: Portzelana
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak