Kargatzen

Harresi-hiria

Miquel Navarro1995/2000

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

2000. urtean Veneziako Bienalak Navarro gonbidatu zuen Fondazione Giorgio Cini-n egin zen erakusketan parte hartzera. Nazioarteko Arkitektura Erakusketa zen aldi berean ikusgai izan zuen bere lana, bost bat urte lehenago hasi zuen Harresi-hiria (Ciudad muralla) instalazioa. Garai hartan jadanik tamaina handiko, 1.000 bat osagaiko, lana bazen ere, gerora Navarrok instalazioa 4.000 elementu izateraino handitu zuen: egungo tamaina. Harresi-hiriak 500 bat metro koadro bete ditzake (alboko neurriak aldakorrak dira tokiaren arabera); bere dorreek, berriz, 4,5 metroko garaiera izan dezakete.

Navarroren Hiri honetan eta beste batzuetan ere, biztanlerik ez dagoen arren, badago giza presentzia inplizitu bat. Instalazioak betetzen duen espazio erreala fisikoki ibiltzera gonbidatzen du ikuslea eta, aldi berean, horretan bere burua ikustera, irudimenezko eskala baten arabera. Horrez gain, artistaren arabera, "hiria gorputz baten modukoa da, arterietatik (elementu horizontaletik) odola dabilkio; elementu bertikalei dagokienez, berriz, hormak daude, dorreak. Giza gorputza arteriek, benek, jariakinek, bihotzak, muinak eta azalak osatzen dute. Hiri bat definitzean, gorputza bat definitzen duzu".

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak