Kargatzen

Irazkitzeko tornua

EzezagunaXIX - XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Irazkitzeko tornua lau hankadun euskarri baten gainean dagoen gurpil bat da. Gurpila biraderari eraginez jartzen da martxan. Horrela, harilak irazkia (hau da, ehungailuan jarriko diren hari bertikalak) prestatzeko balioko duten txirriketara pasatzen dira.

Industria-iraultza duela 250 urtetik gora hasi zen irukin eta ehunekin Britainia Handian. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian XX. mendeko 70eko hamarkadara arte iraun dute eskulangintzako ehungailuek.

Tornu hau Lizarrakoa (Nafarroa) da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Goruzaleok, ehunei lotutako euskal ondarea babesteko taldeari erositakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Garmendia Larrañaga, Juan. El tejedor o "auntzalea". In: Artisautza: artikuluak = Artesanía: artículos. Donostia-San Sebastián: Eusko Ikaskuntza, 2007. 111-125.

Inbentario-zenbakia: GFA-041000-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Irazkitzeko tornua
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX - XX. mendeak
  • Dimentsio fisikoak: 121x185x25 cm
  • Provenance: Lizarra (Nafarroa)
  • Mota: Ehungintza
  • Materiala: Zura, Burdina
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak