Kargatzen

Balantzak

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Multzoan bi balantza mota daude. Batak pisatu beharreko elementua pisu zehatzekin kontrajartzen du: pisuak gehitu edo kendu egiten dira orratza zut geratu arte. Mota horretakoak dira platerak dituen balantza, simetrian oinarritzen dena, eta bi erromatarrak: azken horietan pisua graduatutako makila batean zehar mugitzen da eta, zenbat eta urrunago egon, orduan eta pisu gehiago jasaten du. Beste biak doitasun balantzak dira. Ez dute kontrapisurik, grabitatea da orratza arku graduatu batean zehar mugitzen duena. Kasu batean, objektua zuzenean balantzaren gainean jartzen da; bestean, orratza kontrako noranzkoan mugitzera behartzen duen kako batetik zintzilikatzen da. Azken balantza hori Henry Baersek fabrikatu zuen Zurichen (Suitza).

Balantza justiziaren sinboloa da, egintza positibo eta negatiboak haztatzeko egintza bezala ulertuta. Hortik dator ere arimak pisatzearen metafora, zerura edo infernura doazen erabakitzeko epaiketa gisa.

Pisatzeko eta neurtzeko sistemak oso heterogeneoak izan dira denboran zehar eta, batez ere, espazioan zehar: izendapen berberak izan arren, herriz herri alda zitezkeen. 1875etik aurrera sistema metriko hamartarra orokortuz joan zen eta, harekin, pisuak edukiera-neurriak (lakariak, anegak, eta abar) ordezkatu zituen.

Pieza guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren J. Etxeberria bildumakoak dira.

Erreferentzia bibliografikoak:

Leizaola, Fermín de. Burdina: Burdingintza eta forjaketa tradizionala : [Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Departamentuak Antolatutako Erakusketa] = Hierro : Ferrería y Forja Tradicional : [exposición...]. [Donostia = San Sebastián] : Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, Educación, Deportes y Turismo, 1989. 71-72.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Balantzak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Mota: Merkatal tresna
  • Materiala: Burdina, Letoia
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak