Kargatzen

Bilborako nahien zuhaitza

Yoko Ono1996/2014

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Bilborako nahien zuhaitza lanean ikusleak esku har dezake. Onok 1996an hasi zuen lan-sorta batekoa da. Lan-sorta horrek Japoniako ohitura historiko eta erlijioso bat du jatorri: otoitzak eskegitzen dituzte zuhaitz, zuhaizka zein banbu landaretan. Artelan honetan artistak bisitariei proposatzen die “bakea”ren aldeko mezu bat idazteko eta ondoren zuhaitzean zintzilikatzeko. Mezu hodiek geroago artistari igortzen zaizkio Irudikatu bakea dorrea (Imagine Peace Tower, 2007) proiektuan sartzeko. Onok bere senarra izan zen John Lennonen (1940–1980) omenez sortutako argi-instalazio hau Reykjavik-eko Viðey uhartean kokatua dago. Desioen putzu baten moduan diseinatu zuten obra, eta munduko bakearen aldeko Lennonen borroka eta Onoren militantzia sinbolizatzen ditu. Guggenheim Bilbao Museoan Bilborako nahien zuhaitza ikusgai dago modu jarraikian, baina parte hartzeko bi modu txandakatzen dira: aldiro, bisitariek desioak idazteko aukera dute eta, aldiro, desio horiek zuhaitzari xuxurlatzeko aukera. Onok artelan honen zenbait bertsio sortu ditu eta munduko hainbat museotan daude, hala nola, Veneziako Peggy Guggenheim Collection-en, Tokioko Arte Garaikidearen Museoan, Washingtongo Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en eta Guggenheim Bilbao Museoan.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Bilborako nahien zuhaitza
  • Sortzailea: Yoko Ono
  • Sortze-data: 1996/2014
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: Neurri aldakorrak
  • Mota: Instalazioa
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Eskuz idatzitako eta markoztatutako testua, olibondoa, lurra, zurezko loreontzia, atrila, etiketak eta boligrafoak
  • Artelanaren kokapena Museoan: 105. aretoa
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak