15. urteurrena ospatzen!

Bolivia

Bolivia, izen ofiziala Boliviako Estatu Plurinazionala, Hego Amerika erdi-mendebaldeko estatu burujabea da. Herrialde itsasgabea da; Brasilekin du muga iparraldean eta ekialdean, Paraguai eta Argentinarekin hegoaldean, eta Peru eta Txilerekin mendebaldean. 1.098.581 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 11,4 milioi biztanle zituen 2019an. Sucre da hiriburu konstituzionala, gobernuaren egoitza La Paz den arren; Santa Cruz da hiririk handiena.
1825ean Espainiatik independizatu zenetik, estatu kolpeak, gudarosteak herritarren eta meatzarien kontra egindako sarraskiak, politika eta buruzagi aldaketa etengabeak eta inguruko herrialdeen kontrako gerrak izan dira Boliviako historiaren ezaugarri nagusiak. Víctor Paz Estenssororen agintaldi zibilean meatzeak nazionalizatu eta nekazaritzako erreforma bideratu ziren, eta agintaldi haren ondoren militarren esku gelditu zen gobernua, harik eta 1982an berriro zibilek irabazi zuten arte. 2013-2017 bitartean, Boliviako ekonomia izan zen Latinoamerikan gehien hazi zena.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Wikipedia

Ezagutu toki hau

3.820 elementu

"Janaria" gaia interesatzen zaizu?

Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin

Dena prest!

Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak