Casa de América

Casa de América Espainiako kultura-erakundea da, egoitza Madrilen duena. 1992an sortu zen Madrilgo Udalaren ekimenez, kulturaren eta diplomaziaren gune garrantzitsu izan zedin. Kanpo Arazoetako ministerioaren eta Madrilgo Erkidegoaren eta Udalaren parte-hartzeaz osaturiko proiektua da, eta haiek jarri zuten Linaresko jauregia erosteko, berritzeko eta erakundea lanean hasteko dirua.
Bi esparrutan dihardu Casa de Américak: Ateneoan eta Tribunan. Amerikako Ateneoa arte plastikoen eta musikaren, zinemaren eta literaturaren topagunea da. Bere helburua ahalik eta eskaintza kultural orekatuena eta osoena eskaintzea da; egin izan diren erakusketen artean, Kolon aurreko artearena, Barbier-Mueller bildumarena edota Paraguaiko jesuiten misioetako arte kolonialarena nabarmen daitezke, baina arte garaikidea ere erakusten da: Luis Caballero kolonbiarrarena edota Los Angelesko hispanoen arte herrikoi chicanoa, besteak beste. Ikuskizunei dagokienez, lan abangoardistetatik hasi eta Karibeko tradizio erromantikoko musikaletara bitarteko joeretako obrak eskaini izan du.
Show lessRead more
Wikipedia

Discover this place

41 items

Interested in Crafts?

Get updates with your personalized Culture Weekly

You are all set!

Your first Culture Weekly will arrive this week.

Home
Discover
Play
Nearby
Favorites