Grigori Jefimovitx Rasputin Romanov dinastiaren azken egunetan eragin handia izan zuen errusiar mistiko bat izan zen. Mundu osoan da ezaguna Rasputin abizenez. Bere garaian bere etsai edo aurkariek Fraide Eroa ezizenez deitu zuten.
Fraidea zen, eta taumaturgo ospetsua. Nikolas II.a tsarraren emazte Alexandra Feodorovnaren konfiantzazko gizona izan zen 1905. urtetik aurrera. Nikolas II.ak, erabat Alexandra Feodorovnaren mende baitzegoen, itsu-itsuan jarraitu zien Rasputinen aholkuei, bi senar-emazteek uste baitzuten hemofiliak jota zegoen tsarraren seme Alexis sendatu zuela.
Enperadorea gizartetik bakartzea lortu zuen Rasputinek, baina une latzak bizi zituen Errusiak Lehen Mundu Gerraren hasieran, eta gauzak erabat nahasi ziren Rasputinek 1916an Stürmer hautagaia jarri zuenean kontseiluko lehendakari. Aginpide maila handiko pertsonek gogor kritikatu zuten erabakia, baina Nikolas II.a tsarrak ez zion uko egin Rasputinen laguntzari. Jusupov printzeak, Dmitri dukeak eta Purixkievitx diputatu eskuindarrak hil zuten Rasputin.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia