Jerusalemgo Hiri Zaharra

Jerusalemgo Hiri Zaharra Ekialdeko Jerusalemen dagoen 0,9 km²-ko alde zaharra da, 1860ko hamarkadara arte Jerusalem hiri osoa izan zena. Bertan daude hiru erlijio monoteista nagusientzat sakratuenetarikoak diren zenbait leku: juduen Tenpluaren Mendia eta Erosten harresia, kristauen Hilobi Santua eta musulmanen Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita.
Tradizioz, hiri zaharra lau auzotan banaturik izan da, nahiz eta auzo horien gaur egungo izenak XIX. menderaino ez ziren agertu: Musulmanen auzoa, Juduen auzoa, Kristauen auzoa eta Armeniarren auzoa.
1981ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, baina hurrengo urtean Jordaniak Arriskuan dagoen Gizateriaren Ondarearen Zerrendan sartzea eskatu zuen.
1948ko Arabiar-israeldar Gerraren ondoren, Jordaniak Hiri Zaharra hartu eta bertako juduak beren etxeetatik kanporatu zituen. 1967ko Sei Eguneko Gerran, Tenpluaren Mendian gorputzez gorputz borrokatu ziren, eta Israelek Jerusalemgo Hiri Zaharra konkistatu eta anexionatu zuen, Ekialdeko Jerusalem osoarekin batera. Egun, Hiri Zaharra Israelen kontrolpean dago, eta bere hiriburuaren zatitzat hartzen du Israelek; nazioarteak, ordea, palestinar lurralde okupatutzat du Hiri Zaharra.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Wikipedia

Ezagutu toki hau

348 elementu
Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak