Stonewalleko istiluak 1969ko ekainaren 28an poliziak LGBT komunitateko hainbat kideren aurka egindako sarekaden aurrean emandako erantzun espontaneo eta bortitzari ematen zaion izena da. Sarekada New Yorkeko Greenwich Villagen zegoen Stonewall Inn tabernan izan ziren. Ameriketako Estatu Batuetako LGBT eskubideen aldeko borroka modernoaren gertakari garrantzitsuenetzat hartzen da, LGBT askapenaren bidean emandako pauso garrantzitsua.
AEBko LGBT pertsonek 1950 eta 1960ko hamarkadatan euren aurkako sistema legala zuten aurrez aurre. Homofiliaren aldeko lehenengo AEBko taldeek erakutsi nahi izan zuten homosexualak jendartean normaltasunez bizi zitezkeela, eta homosexual zein heterosexualentzat hezkuntza ez-konfrontazional berdina ematea proposatzen zuten. 1960ko hamarkadako azken urteetan, hala ere, mugimendu sozial handiak izan ziren AEBn, Eskubide Zibilen Mugimendua, 1960ko hamarkadako kontrakultura edo Vietnamgo Gerraren aurkako mugimendua kasu. Mugimendu hauek eta Greenwich Villagen zegoen inguru liberalak Stonewalleko istiluak katalizatzen lagundu zuten.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia