Ozeanoa, Elkanoren aurretik eta ondoren

Ikusi nola kokatu zen ozeanoa geopolitika modernoaren erdigunean.

Museoa: Fundación Elkano

Fundación Elkano

Stormy sea (1626). Egilea: Abraham Willaerts.Jatorrizko iturburua: Hermitage Museum

XVI. mendeko bidaia eta espedizioek eta, batez ere, munduari emandako lehen birak, aldatu egin zuten ozeanoak ulertzeko modua.

Gizakientzat debekatuta zegoen espazio bat izatetik, bereizirik zeuden munduak konektatzeko bitartekorik egokiena izatera igaro zen.

Une horretatik aurrera, “nabigatzea”, edozein elementu ez solidoren bitartez bidaiatzea (ura, airea, espazioa edo, are, Internet), abenturari, esperimentazioari, aurkikuntzei edo bilaketei, arriskuak hartzeari, ekintzailetzari edo berrikuntza teknikoari estuki lotuta gelditu da Mendebaldeko kulturan.

Saint Brendan and the Whale (1460)Jatorrizko iturburua: Universidad de Augsburgo

Erdi Aroko ozeanoa

Ingurune debekatu eta ezezaguna.

Nautical chart (1695). Egilea: Van Keulen.Jatorrizko iturburua: Instituto Geográfico Nacional

Herkulesen zutabeek, egungo Gibraltarko itsasartean, gizakia noraino irits zitekeen adierazten zuten garai klasikoan eta Erdi Aroan.

Hortik aurrera, Dante Alighieri poetak bere Jainkotiar Komedian “mondo senza gente”(jenderik gabeko mundua) deitu zion hori hasten zen.

Mundu klasikoa eta Erdi Aroaren zati handi bat Mediterraneoaren inguruan bildu ziren nagusiki.

Lucifer, King of Hell (1861-1868). Egilea: Paul Gustave Doré.Fundación Elkano

Ozeanoaren urruntasuna ez zen soilik muga teknikoen kontua, kulturak ere zeresan handia zuen.

Bibliako irudietan oinarritzen zen; izan ere, irudi horiek irudikatzen zuten gizakien ingurune naturala lur idorra zela eta ozeanoaren domeinuetan sartzen zirenak zuhurkeriak bultzatuta egiten zutela.

Han, arriskurik beldurgarrienak izango zituzten zain. Ozeanotik sortzen zen Bibliako munstrorik beldurgarriena: Leviatan. Halaber, deabrua itsaso izoztu batean bizi zela imajinatu zuen Dantek.

Kultura-esparru berean, Apokalipsiaren liburuak baieztatzen zuen Mesiasa iristean, Azken Judizioaren ondoren, garai berri bat hasiko zela eta, bertan, esanguratsuki, ez zen itsasorik egongo.

Carta Marina (1539). Egilea: Olaus Magnus.Jatorrizko iturburua: James Ford Bell Library

Erdi Aro osoan zehar, ozeanoak ingurune ezezagun gisa imajinatu ziren, munstroz beteriko ingurune arriskutsu gisa. San Brandanen elezaharrean esaten zen bezala, uharte bat zirudiena balea erraldoi baten bizkarra izan zitekeen.

Errenazimentuan ikusiko ditugun aldaketak gorabehera, itsas zabalaren eta gizakiez gaindiko animalia eta naturaren presentziaren arteko lotura hori garai modernoetaraino iritsi zen (Moby Dick, Julio Verneren eleberriak, Jaws filma...).

Psalter World Map from Westminster Abbey (1265)Jatorrizko iturburua: British Library Add. MS 28681

Ozeanoa eremu guztiz ezezaguna izan zen XV. mendearen bigarren erdira arte. Horren eraginez, Lurrean hartzen zuen espazioa ere ezezaguna zen. Mundu-mapetan, TO bidez irudikatzen zen hori.

T batean, garai hartan ezagutzen ziren munduko hiru zatiak marra bertikal batez (Mediterraneoa) eta bi marra horizontalez (Nilo eta Don ibaiak) banatuta zeudelako.

Eta O batez, zerrenda estu zirkular batek lurbira osoa inguratzen zuelako: ozeanoak. Hori guztia Kristoren agintaritza pean zegoen, Paradisua goiko aldean kokatzen zen (Asia) eta, erdian, Jerusalem zegoen.

Atlas Novus (1737). Egilea: Heinrich Scherer, Johan Kaspar Bencard eta Johan Degles.Jatorrizko iturburua: Biblioteca Nacional de España

Errenazimentuko ozeanoa

Ozeano ezagungarria.

Fra Mauro's mappa mundi (1459). Egilea: Fra Mauro.Jatorrizko iturburua: Museo Correr

TO mapak oinarri hartuta, XV. mendean iberiar espedizioetatik eratorritako berritasunak txertatu ziren.

Horren adibide da Fra Mauroren mundu-mapa (1459); bertan, argi eta garbi ageri da Indiako Ozeanoa edo Afrika nabigatuz inguratzeko aukera.

Oraindik ere Paradisua agertzen da eta modu nabarmenean ikus daiteke lurrak toki askoz ere garrantzitsuagoa duela uraren aldean, planeta osoari dagokionez.

Theatrum Orbis Terrarum (1588). Egilea: Abraham Ortelius.Jatorrizko iturburua: The Library of Congress

Handik mende batera, irudikapen kartografikoak gaur egunekoen oso antzekoak dira; horrek argi adierazten du zenbateko aurrerapenak lortu ziren aurkikuntzen aroan.

Dena den, ur- eta lur-masen arteko proportzioari buruzko zalantzek hor jarraitzen zuten.

Orteliusen mapetan, oraindik ere hauteman daiteke lur-masak nagusi izateko esperantza zegoela, “munduko bosgarren zatia” izeneko horren bitartez; izan ere, garai hartan hasi ziren aurkitzen “terra australis” deitu zioten hori.

Illustration from The Art of Navigation (Arte de Navegar) (1545). Egilea: Pedro Medina.Fundación Elkano

Mediterraneo bidez espezien lurraldera iristeko bidea itxi egin zuten eta, ondorioz, beharrezkoa zen Atlantikoan zeharreko bide bat aurkitzea. Ozeanotik nabigatzeko behar ziren itsasontziak, ordea, "Mare Nostrum"-en erabiltzen zirenen oso bestelakoak izan behar zuten.

Mediterraneoko faluketatik XVII. mendeko galeoietara iristeko aurrerapenek, eta tartean izan ziren karabela, karraka eta gainerako itsasontzi guztiek, argi adierazten dute itsaso zabalean nabigatzeko gai ziren eta salgai-kantitate handiak garraiatu zitzaketen zein gotorleku militar izan zitezkeen itsasontzien alde lerratu zirela.

Astrolabio astronómico (1598) (1598). Egilea: Miguel Coignet.Naval Museum

Erdi Aroan, nabigaziorako funtsezkoak ziren zenbait elementu perfekzionatu zituzten, askotan Ekialdeko eragina zela-eta; elementu horietako batzuk dira bela latinoak, korasta-lema edo iparrorratza.

Hala ere, itsas zabaleko nabigazioak behartu egin zituen instrumentu horiek eta beste batzuk (nabigazio-kartak, zundaketa, etab.) egokitzera eta astrolabioa, Jakoben balezta edo koadrantea erabiliz izarrak “irakurtzeko” eta horrek orientatzeko gaitasuna garatzera. Bestalde, korrikinak aukera ematen zuen abiadura kalkulatzeko.

Portuguese nautical chart (1472). Egilea: (s.n).Jatorrizko iturburua: Biblioteca Estense Universitaria, Módena, 2003

Portugaldarrak izan ziren Atlantikoa esploratzen lehenak, XV. mendean, urre, espezie eta Preste Juanen erresuma mitikoaren bila.

Horri esker, haizeak eta mareak ulertu eta mendean hartzen ikasi zuten, baita bide desberdinetatik joan eta etortzen ere.

Testuinguru horretan, kolonizazioari eta egokitzapen ekologikoari loturiko prozesuak probatu zituzten, eta kultura berriekin harremanetan jarri ziren.
Kolonen bidaiak, Gaztelaren babespean, har daitezke garai horretako une goren gisa.

The Spice Shop (1637). Egilea: Paolo Antonio Barbieri.Jatorrizko iturburua: Palazzo Comunale

Bartolomeu Diasek Esperantza Oneko lurmuturra igaro zuenean (1486) ireki egin zen Ekialderako, espezien lurretarako, bidea. Vasco de Gama 1497an iritsi zen Indiara, eta handik pare bat urtera itzuli zen.

Bidaia horien arrakastak jende askoren pentsamenduan finkatu zuen filosofo askok modu teorikoan esana zutena: gizakiak gai ziren naturari aurre egin eta hura mendean hartzeko.

Beldurrak eta fantasiak ozeanoetan zeharreko bidaietako elementu izaten jarraitu bazuten ere, pixkanaka zabaldu egin zen itsasoak gizakientzako ingurune egokia izan zitezkeelako ideia.

Portolan atlas dedicated to Hieronymus Ruffault, abbot of Saint Vaast and Saint Adrian (1544). Egilea: Battista Agnese.Jatorrizko iturburua: Library of Congress

Ozeanoa, Lurraren inguruan egindako lehen itzuliaren ondoren

Konektatzeko balio duen ozeanoa.

Allegorical print of Magellan (1580-1590). Egilea: Adriaen Collaert, Jan van der Straet eta Phipippe Galle.Jatorrizko iturburua: Biblioteca Nacional de España

Lurraren inguruan egindako lehen itzulia (1519-1522) honela deskribatu zuen historialari batek: “interes komertzial urria duen kirol-balentria” (Mousnier).
Gaur egun, ordea, gizakiek ozeanoa ulertzeko zuten moduan mugarri izan zela badakigu.

Zehazki, frogatu zuen posible zela Lurrari bira ematea, ozeanoak elkarri konektatuta zeudela eta modu global batean nabiga zitezkeela; are gehiago, ozeanoak ziren lur-masak konektatzea ahalbidetzen zutenak. Horrez gain, frogatu zuen planeta osoa europarrek arnas zezaketen atmosfera batez inguratuta zegoela (Peter Sloterdijk).

Primus circumdedisti me (2020)Fundación Elkano

Getariako itsasgizon Juan Sebastian Elkano izan zen, Magallaes hil ondoren, lehen espedizioa zuzendu zuena, eta proiektuak arrakasta izatea lortu zuen.

Iritsi ostean egin zituen adierazpenek erakusten dute lortu zuenaz guztiz jakitun zela, adibidez, planeta esfera bat zela frogatu zuela:

“Mundua biribila dela aurkitu izana eta, mendebaldetik joan eta ekialdetik etorrita biribiltasun hori inguratu izana, horixe da gehien aintzat hartu behar duguna”.

Lurra oso-osorik hauteman zitekeen jada.

Ozeano Barea (1589). Egilea: Abraham Ortelius.Fundación Elkano

Bestalde, Antonio Pigafetta kronikagileak harridura transmititzen digu, ozeanoa zeinen handia zen konturatu zenean:

“1520ko azaroaren 28an, asteazkenez, itsasarte hartatik atera ginen, eta Ozeano Barean murgildu ginen. Hiru hilabete egon ginen inolako jaki freskorik probatu gabe (...) Hiru hilabete eta hogei egun haietan Ozeano Barearen lau mila legoa inguru egin genituen itsasbidea aldatu gabe (ondo barea, bai, egiari zor, hainbeste denboran ez baikenuen enbata bakar bat ere izan), populatu gabeko bi uhartetxo beste lurrik bistaratu gabe, zeinetan txoriak eta zuhaitzak baino ez genituen aurkitu”.

Elcano's Last Will and Testament / 08VJatorrizko iturburua: Archivo General de Indias

Andres Urdaneta gipuzkoarrak Elkanok Moluketara egin zuen bigarren espedizioan (1525-36) parte hartu zuen eta “Kontakizun” eder bat utzi zigun; kontakizun hori bidaiari asko ezaugarritzen zituen izaera behatzaile, ikusnahi, abenturazale eta pragmatiko berri horren lekukotza ederra da.

Gainera, handik zenbait urtera (1568) Asiatik Amerikara joateko itzulera-bidea aurkitzea lortu zuen; horri esker, materialki posible bilakatu ziren itsaso bidezko harreman globalak.

Haren biografia Errenazimentuko homo nuovo baten berezkoa da, aldi berean izan baitzen itsasgizona, apaiza, konkistatzailea, enkomiendaduna, zientzialaria edo indiarren defendatzailea.

Terra Brasilis, Atlas Miller (ca. 1519). Egilea: Pedro Reinel, Jorge Reinel eta Lopo Homem.Jatorrizko iturburua: French National Library

Pigafetta edo Urdanetaren testual ohar geografikoz, toki zein paisaien deskribapenez eta aurkitzen zituzten kulturei buruzko behaketa ia antropologikoz beteta zeuden, eta mundua ezagutzeko modu berri bat ekarri zuten: oso enpirikoa, oharretan, behaketan eta zehaztasunean oinarritua.

Mentalitate hori oso urrun zegoen jakintza ofizialetan nagusi ziren teoria eta espekulaziotik. Mentalitate horrek garrantzi handia izan zuen zientzia modernoaren jaiotzan.

San Sebastián (1572). Egilea: Georgius Hoefnagle.Jatorrizko iturburua: Museo Maritimo Vasco

Lehen gizakien bizitzatik at zegoela ematen zien horrek zuzenean eragiten zien orain askori “Ozeano pentsamendua” (Sloterdijk) edo “munduaren loturak kentzea”(Sallmann) bezalako fenomenoek ez zieten soilik eragin bidaian joan zirenei; gelditu ziren guztiek ere nabaritu zuten eragina.

Gruzinskiren esanetan, globalak tokikoa sortu zuen eta, gizarteko eragile guztiak (pertsonak, familiak, komunitate politikoak) berriro ere definitu eta kokatu behar izan ziren testuinguru geopolitiko berrian. Horrek eragina izan zuen hiri handietan zein udalerri txikietan, batez ere kostaldean.

Munduko txoko guztiak eraldatu egin ziren, bata bestearekin harremanetan jartzean.

The Triumph of Death (1562). Egilea: Pieter Bruegel the Elder.Jatorrizko iturburua: Museo del Prado

Mundu-mailan, ozeanoak bihurtu ziren komunikazioen funtsezko euskarri; ezin zen haiek gabe ezer egin.

Nahiz eta planetak erraldoia eta neurgaitza izaten jarraitu, nahiz eta 1800an oraindik ere urtebete baino gehiago behar izan munduari bira emateko, giza komunitateak ozeanoen inguruan antolatzen hasi ziren.

McNeillek esan bezala, itsas mundu horiek “komunikazio-, informazio- eta infekzio-komunitateak” osatu zituzten. Gaur badakigu kapitalismoa, inperialismoa edota globalizazioa ezinezkoak liratekeela hasierako urrats horiek gabe.

Mappa Mundi by Battista Agnese (1536-1564). Egilea: Battista Agnese.Fundación Elkano

Norenak dira itsasoak?

Ozeanoak geopolitika modernoaren erdigunea dira

Battle of Gibraltar in 1607 (ca. 1621). Egilea: Cornelis Claesz van Wieringen.Jatorrizko iturburua: Rijksmuseum

XV. eta XVI. mendeen artean, urrats handiak eman ziren planeta konektatutako hainbat munduz eratutako osotasun baten gisan ulertzeko. Eta konektatuta zeuden lehen hainbesteko beldurra eragiten zuten espazioen bidez; bereziki, itsasoen bidez.

Orain, itsasoak harremanetarako eta komunikaziorako espazioak ziren; ondorioz, desiragarriak ziren eta konkistatu egin zitezkeen.

The Landing of Columbus (1893). Egilea: Albert Bierstadt.Jatorrizko iturburua: City of Plainfield

Erdi Aroan, ohiturazko zuzenbide bat garatu zen itsasoetan, erdigune zituena zirkulazio-askatasuna mantentzea, delituak jazartzea eta zenbait itsas agintaritzek arbitratze-lanak gauzatzea.

Zilegia zen printze fedegabeei haien lurrak kentzea eta haien ordez agintari kristauak jartzea. Halaber, gizakirik gabeko lurrak “res nullius” ziren eta, ondorioz, aurkitzen zituztenek bere egin zitzaketen.

Hori guztia agintari goren baten (erregea edo aita santua) babesarekin.

The Cantino Planisphere (1502)Jatorrizko iturburua: Biblioteca Estense Universitaria

Gaztelarrek eta portugaldarrek Atlantikoan lortutako posizioen eraginez, Tordesillasko Ituna (1494) sinatu zen; hori izan zen aita santuaren adostasunarekin bi potentziaren artean hitzartutako ozeanoaren lehen banaketa.

Meridiano bat (Azoreetatik 370 legoa mendebaldera marraztua) izango litzateke domeinuen (ezagunak zein ezagutzeke zeudenak) muga Gaztelaren (meridianoren mendebaldean) eta Portugalen (ekialdean) artean. 1529an, Zaragozako Itunak osatu egin zuen banaketa hori, antipodetako marra marraztu baitzuen.

Itun horrek zalantza handiak sortu zituen hasieratik, eta gainerako europar potentziek gutxietsi egin zuten.

Mare Liberum (The Freedom of the Seas) (1609). Egilea: Hugo Grotius.Jatorrizko iturburua: Peace Palace Library

Itsasoak mendean hartzeko lehiaketak alde ideologikoa ere izan zuen.

Alde batetik, ozeanoa mare liberum izatea nahi zutenak zeuden; zirkulazio-askatasuna defendatzen zuten (Francisco de Vitoria, Hugo Grocio).

Beste alde batetik, itsas espazioen gaineko kontrola mugatzeko aukera defendatzen zutenak zeuden, lurrean egiten zen bezalaxe; mare clausum izenekoaren aldekoak ziren (Serafín Freitas, John Selden).

Eztabaida horien esparruan hasi zen forma hartzen Nazioarteko Zuzenbidea; dena den, guztiak ez ziren doktrina-eztabaidak izan.

Battle between Lieutenant-Admiral Tromp's flagship Aemilia and the Santa Teresa commanded by Admiral De Oquendo (1642 - 1665)Jatorrizko iturburua: Rijksmuseum

“Itsasoa menderatzen duenak merkataritza menderatuko du; munduko merkataritza menderatzen duenak aberastasunak, eta, ondorioz, mundu osoa bera" (Sir Walter Raleigh, 1552-1618).

Baieztapen horretan ageri den ustea dago itsas industriaren garapenaren oinarrian, baita une hartako potentziek armada handiak garatzeko egin zuten apustuaren oinarrian ere.

Itsas bataila handien unea izan zen (Garaitezina, Pernambuco, Las Dunas...), baita piraten eta itsaslapurreten unea ere.

The crossing of the Channel in balloon (18th Century)Fundación Elkano

Hasieran esan dugu nabigatzearen ideia abenturari, esperimentazioari eta arriskuari lotuta geratu dela Mendebaldeko kulturan.

Arriskuari, hondoratzeari eta inorena ez den lurrean, familiarengandik urrun, hiltzeari ere bai.

Conexiones (2020)Fundación Elkano

Ez da kasualitatea globalizazio berriaren eta nabigatzeko modu berrien garai hauek izatea, aldi berean, ziurgabetasun handieneko garaiak: arrazoiaren eta giza borondatearen garaipena hautematen ditugu zenbait unetan; hondoratze pertsonala, herrialde batena edo zibilizazio oso batena beste zenbaitetan.

Edonola ere, Nihil novum sub sole (ezer berririk ez eguzkiaren azpian).

Egileak: istorioa

"Erakusketaren komisarioa:

José Ángel Achón Insausti
Historian doktorea eta katedraduna, Deustuko Unibertsitatea*

* Gogoeta horiek Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren HAR2017-84226-C6-5-P ""modernitatearen aldaketak eta aldaketarekiko erresistentziak ikerketa-proiektuaren barruan sartzen dira. Gizarte-borrokak, kultura-eraldaketak eta gatazkak. Siglos XV-XIX "", baita Deustuko Unibertsitateko ""Euskal Ikerketa "" taldearen ikerketa-jardueretan ere."

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Arakatu gehiago
Erlazionatutako gaia
The First Journey Around The World
Unravelling the complicated history, science and consequences of the first ever expedition around the world.
Ikusi gaia
Google-ren aplikazioak