Elkano eta bere errepresentazioak

Aurki ezazu zer nolako adierazpenak egin diren Getarian, bost mendetan zehar, munduari lehen bira eman zion gizona omentzeko.

Museoa: Fundación Elkano

Euskal Itsas Museoa

Panorama of Getaria (2020)Fundación Elkano

Denboran zehar, obra hauek guztiak zenbait banakok eta erakundek itsas historia loriatsuan Elkanoren irudiaren bidez kokatzeko izan duten nahiari erantzuteko sortu dira, beti helburu jakin batekin; batzuetan, politikoa, eta, edonola ere, omenaldia egitera bideratua.

Aurreragoko lanek ere ildo berari jarraitu zioten, XX. mendeko omenaldien testuinguruan.

Juan Sebastián Elcano Cenotaph (1671). Egilea: Joseba Urretabizkaia.Jatorrizko iturburua: Xibarit

Zenotafio hau 1671n egin zuen Pedro de Etxabe y Asu jaunak Getariako San Salbador parrokiako atean, horrela parrokiak Elkanorekin zuen harremana aldarrikatzeko.

Izan ere, parrokiaren sustatzailea galeoi-eraikitzailea eta merkataria zen, eta Indietako lasterketari esker lortu zuen aberastea.

Hainbat familia boteretsuk borrokatu zuten mendeetan zehar Elkanoren oinordekoak zirela aitor zedin; izan ere, ohore handia zen, kalkulaezina, euskal kostaldeko probintzietako herritarrentzat, zeinak nobleak baitziren guztiak.

“JVAN SEVASTIAN DE ELCANO VECINO Y NATURAL DE ESTA NOBLE Y
LEAL VILLA DE GVETARIA QUE FVE EL PRIMERO QUE DIO BVELTA AL
MVNDO CON EL NABIO LA VICTORIA Y EN MEMORIA DE ESTE HEROE
MANDO PONER ESTA LOSA DON PEDRO DE ECHAVE Y AZU CAVALLERO
DEL ORDEN DE CALATRAVA AÑO DE 1671 RUEGVEN A DIOS POR EL”.

Sculpture of Elcano (Early 19th century). Egilea: Anónimo.Jatorrizko iturburua: Archivo General de Indias

Manuel de Agote y Bonetxea (1755-1803) getariar itsasgizon, zientzialari eta 1797 arte Filipinetako Errege Konpainiaren lehen faktoreak egin zion enkargua San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako eskulturako atalaren zuzendari Alfonso Giraldo Bergazi (1744-1812), Elkanoren lehen estatua bat egiteko. 1800. urtean egin zuen, marmolez.

Obra horrek agerian utzi zuen Getariako eta Euskal Herriko gainerako marinelak Elkanoren eta iraganeko nabigatzaileen ondorengo duinak zirela orduan ere.
Hemen igeltsuzko bozetoa ikus daiteke.

Statue of Elcano (1825/1837). Egilea: Fernando Selma.Fundación Elkano

Eskultura Getariako harresietako lurrezko aurrealdearen ate nagusiaren aurrean jarri zen.

Ordurako, zalantzan jartzen hasita zeuden euskal legegintza- eta gobernu-erakunde pribatiboak. Hori dela eta, obra izugarri kaltetu zen 1835 eta 1836 bitartean, Lehen Karlistaldian.

Azkenean, Zestoara lekualdatu zuten, eta ordutik ez dakigu besterik.

Juan Sebastián Elcano (1791/1814). Egilea: Luis Fernandez Noseret.Jatorrizko iturburua: Museo Marítimo Vasco

Estatua hori inspiraziotzat hartuta egin zuen grabatu hau 1805 inguruan Luis Fernández Noseret-ek, José López Enguídanos-en marrazki batetik abiatuta. Estatuko Idazkaritzaren babespean argitaratutako Retratos de los Españoles Ilustres obran agertu zen, zehazki, hamazortzigarren koadernoan.

Argi eta garbi, helburu politiko eta propagandistikoa zuen: kanpoko potentziei espainiarrek egindako ekarpen historiko eta kultural nagusiak ezagutaraztea.

Bronze Statue of Elcano (1824/1886). Egilea: Antonio Palao y Marco.Jatorrizko iturburua: Ayuntamiento de Getaria

Bigarren estatua hau lehenengoa ordezteko egin zuen Antonio Palao y Marco eskultoreak (1824-1886), eta 1861ean jarri zuten Getariako itsas atearen gainean.

Getariako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egin zuten enkargua, 1835 eta 1836 bitartean erabat suntsituta geratu zen hiribildua berreraikitzeko asmoz.

Lurraldeak mendeetan zehar izandako eskubideak defendatzeko baliabide erretoriko nagusietako bat izaten jarraitu zuen Elkanoren irudiak, azkenean 1876an eskubide horiek erabat baliogabetu ziren arte.

Transporting Elcano's Statue (1942). Egilea: Fundación Kutxa.Jatorrizko iturburua: Fondo Kutxateka

1941ean kendu zuten hasieran zegoen tokitik frankismo garaiko agintariek, foru-legeriaren azken arrastoak ezabatzeko asmoz, eta Donostiara eraman zuten, Baleares gurutzaontzian eroritakoen omenezko monumentura.

Ez zen jatorrizko kokalekura itzuli 1978 arte, diktadorea hil eta hiru urte geroago.

Statue of Elcano at the Spanish Ministry of Overseas Territories (Ministerio de Ultramar) (1881). Egilea: Bernando Rico.Fundación Elkano

Carrarako marmol zurian egin zuen Erroman Ricardo Bellver-ek (1845-1924), Itsasoz Haraindiko Ministerioaren enkarguz. Aurreikusita zegoen artelana Madrilgo Arte Ederren Erakusketa Orokorrean aurkeztea, 1881ean.

Alabaina, itsas bidaia gorabeheratsua izan zuen, eta berandu iritsi zen ekitaldira. Horregatik, ezin izan zuen saririk jaso, publikoak harrera bikaina egin bazion ere.

Marble Statue of Elcano (1934). Egilea: Ricardo Belver.Jatorrizko iturburua: Ayuntamiento de Getaria

1934 arte egon zen Ministerioaren egoitzako Elcano patioan, gero Estatuko Ministerioan eta, azkenik, Kanpo Arazoetako Ministerioan.

Dohaintzan eman zioten Getariako herriari Lehen Mundu Biraren IV. mendeurrenean, eta, ordutik, Getariako Udaletxearen aurreko plazan dago.

Relief of the Getaria Elcano Monument (1887/1966)Fundación Elkano

IV. mendeurrenerako enkarguak

1919an eratu zen Batzordea, eta bere helburu nagusia zen lehen mundu bira egin zuen gizonaren irudia eta hark gizateriaren historiari egindako ekarpena berreskuratzea, aldarrikatzea eta ezagutaraztea, herrialde gehienetan Magallanesi aitortzen baitzioten balentria hori.

Juan Sebastián Elcano (1921). Egilea: Ignacio Zuloaga.Jatorrizko iturburua: Diputación Foral de Gipuzkoa

Ignacio Zuloagak (1870-1945) egin zuen, ziurrenik, Juan Sebastián de Elkanoren erretraturik ezagunena, IV. mendeurreneko Batzordeak hala eskatuta.

Gorputz osoko erretratua da, eta atzealdean portua eta Getariako hiribildua ikusten dira. Jarrera heroikoa du, eskuineko eskua zeharkatu berri duen munduko maparen gainean dauka, eta gortesau-arropak daramatza.

"Así supongo que debió de ser nuestro gran Sebastián del Cano"

Testu horren bidez, Zuloagak ebatzi gabeko auzi handi bati erantzun zion, bere modura: pertsonaiaren berreraikitze ikonografikoa; izan ere, ez zegoen haren erretratu originalik, ezta aurreragoko figurazio gogobetegarririk ere.

Zuloagak ezaugarri hauek dituen heroia irudikatu zuen: itsasgizon bat iradokitzen duen begitarte zarpaila eta urruneko oroitzapen eta proiektuez beteriko pentsamenduen sakontasunean galtzen den begirada.

Portrait of Juan Sebastián Elcano (1922). Egilea: Ignacio Zuloaga.Jatorrizko iturburua: Ayuntamiento de Getaria

Ikatz-ziriz eginiko obra handi hau Ignazio Zuloagak Lehen Mundu Biraren IV. Mendeurrenaren Batzordearen aginduz margotu, eskaini eta sinaturiko Elkanoren erretratuaren bozetoa izan zen.

Formatu handikoa denez eta akabera bikainak dituenez, benetako azken obratzat hartu behar dugu; izan ere, artistak, bozeto-lanak egin ondoren, olio-pinturaz nabarmendu zuen aurpegia, eta Getariari eman zion. Beste sinadura bat eta eskaintza bat ditu obra honek, oraingoan euskaraz.

Honako hau dio eskaintzak: “Getariako herriari. Bere seme handienaren oroimenez eskainia” / Al pueblo de Getaria. Ofrecida en memoria de su más grande hijo".

Xehetasun bitxia da, are dibertigarria, jakitea Zuloagak aurrean izan zuen modeloa ez zela Getariako itsasgizona edo arrantzalea, Zumaiako albaitaria baizik. Izan ere, Zumaia izan zen Ignazio Zuloagaren bizileku eta lantoki.

Elcano's Gift (1922). Egilea: Elias Salaverria.Jatorrizko iturburua: Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa - Gordailua

Elías Salaberriaren (1883-1952) La ofrenda de Elcano izeneko koadroa dugu agindutako hiru lan handienetako beste bat.

Elkano 1522ko irailaren 8an iritsi zeneko gertaera historikoa irudikatzen du, balentria amaitu zen unea; hau da, Elkano, bere kideekin batera, Victoria ontziaren kubiertatik eskailera batetik jaitsi eta eskuineko oina Sevillako kaian jarri zuen unea.

Elcano's Gift (1883/1952). Egilea: Elías Salaberria.Jatorrizko iturburua: Ayuntamiento de Getaria

Obraren bozetoak, halaber, bidaia zein gogorra izan zen adierazten du, eta hori Elkanok eta bizirik irten ziren gainerako 17 kolpatuek soinean daramatzaten zarpailen bidez irudikatzen du.

Duintasun handiz, oinutsik eta eskuetan portuko ikusle harrituek emandako kandela piztuak dituztela abiatzen dira Antiguako Ama Birjinari eskaintza egitera.

Madrilgo Itsas Museoan dago formatu handiko obra honen kopia bat, ia berdin-berdina.

The Loaisa Expedition (1921). Egilea: Pablo Uranga.Jatorrizko iturburua: Diputación Foral de Gipuzkoa

Pablo Urangaren (1861-1934) koadro hau da agindutako hirugarren lana, eta ongi baino hobeto biltzen ditu Elkanoren irudiari balioa emanez Batzordeak bete nahi zituen helburuak.

Coruñan (handik irten zen 1525ean Moluka uharteetako espedizioa), Jofre de Loaisa kapitain nagusiarengana eta espedizioko goi mailako gainerako agintariengana –gorteak izendatutako aristokratak, guzti guztiak– hurbildu zen Elkano, eta bidaiaren xehetasunen berri eman zien.

Urdaneta gazteak mirespenez entzun zituen Elkanoren hitzak, zeina espedizioko gainerako buruzagien aurrean, axolagabekeriaz, "Primus Circumdedisti Me" esaldiarekin orlatutako lur-globo baten gainean pausatzen baita.

Azken batean, Espainiako Inperioko gizon handi eta errektoreei irakasten irudikatzen ditu euskal itsasgizon handiak.

Portrait of Juan Sebastián Elcano (1922). Egilea: Pablo Uranga.Jatorrizko iturburua: Diputación Foral de Gipizkoa

Lagun minak ziren Pablo Uranga eta Ignacio Zuloaga, eta baliteke Batzordearen aginduz kanpo margotutako Elkanoren gorputz erdiaren erretratu hau Urangarak margotu izana, Zuloagak bere erretratu handi ospetsua margotzen zuen bitartean.

Lan hau ia ezezaguna da, esku pribatuetan egon baita duela gutxi arte; zehazki, balentria unibertsal horren V. mendeurrenaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu duen arte.

Relief of the Getaria Elcano Monument (1887/1966)Fundación Elkano

Victorio Macho (1887-1966), XX. mendearen hasieran Espainiako eskultura garaikidearen aitzindari nagusietako bat, izan zen IV. mendeurreneko Batzordearen aginduz eraiki zen Elkanoren Monumentuaren eskultura-programaren arduraduna.

Monumentuaren harmailadian, Juan Sebastian Elkano Victoria ontziaren aginte-zubian pentsakor irudikatzen duen behe-erliebe bat dago.

The Death of Juan Sebastian Elcano on Board his Ship (1920). Egilea: Guevara, F..Jatorrizko iturburua: Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa - Gordailua

Koadro hau balentria hura oroitzeko beste enkargu bat da? F. de Guevararena da, eta ez dakigu askoz gehiago egileari buruz.

Elkano bere kamarotean dago, bere testamentuaren sinatzaileak inguruan dituela. Denak ziren euskaldunak (Urdaneta, besteak beste).

Zeren ondorioz hil zen (eskorbutoa edo ziguatera?) argi ez dagoen bezala, koadro honen inguruan ere galderak baino ez daude: Non jartzeko egin zen? Noiz margotu zen?

Elcano With His Dog, Magellan (2020). Egilea: José Ramón Amondarain.Jatorrizko iturburua: Diputación Foral de Gipizkoa

Egungo begirada historia-pinturari

Munduko Lehen Itsas Biraren V. mendeurrena dela-eta agindu berri den obrak artista garaikidearen interpretaziorako askatasuna islatzen du.

Elkano con su perro Magallanes (2020) Gipuzkoako Foru Aldundiak José Ramón Amondarain margolariari (Donostia, 1964) egindako enkargu batetik sortu zen; zehazki, Lehen Mundu Biraren V. mendeurrena dela-eta obra bat sormen-askatasun osoz sortu eta egiteko eskatu zioten.

Pintura-teknika berritzaile baten bidez, eta Zuloagaren duela 100 urteko obraren erradiografia modura, ustezko pentimento edo damu bat “aurkitu” du: bi ehiza-txakurrek goretsi egiten dute euren presentziarekin nabigatzaile ospetsua.

Egileak: istorioa

Erakusketaren komisarioa:

Xabier Alberdi Lonbide
Historia Doktorea
Euskal Itsas Museoa
www.itsasmuseoa.eus

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Arakatu gehiago
Erlazionatutako gaia
The First Journey Around The World
Unravelling the history of the first ever expedition around the world
Ikusi gaia
Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak