Euskaldunak Magallaes-Elkanoren espedizioan

Nor izan ziren, zer egin zuten eta zer gertatu zitzaien?

Getaria Port. Net Maker (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Hogeita bi bizkaitar, bederatzi gipuzkoar eta hiru nafar ontziratu ziren Sevillan, Magallaes-Elkanoren espedizioan.

Euskal Herritik joan ziren espedizionario gehien, Andaluziaren (73) atzetik; ondoren, Italiatik (27), Portugaletik (24) eta Frantziatik (21).

Sei euskaldunek soilik amaitu zuten lehen zirkumnabigazioa.

Composition: Boats (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Historia luzea itsasoari begira

Antzina ikasi zuten euskaldunek itsasora ateratzeko ontziak egiten.

Figure. Ondarroa (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

XV. mendearen amaieran, Euskal Herriak Europako ontzidi onenetakoa zuen, eta Europako iparraldetik Mediterraneora mugitzen ziren, burdina, artilea, garia, oihalak eta milaka produktu gehiago garraiatuz.

Aurkikuntzen Aroaren hasiera aukera handia izan zen marinel, garraiolari eta merkatari haientzat.

Ibilbide horietan, Sevilla bihurtu zen ohiko norakoetako bat.

Figures (Elkano, 5) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Sevillako Kontratazio Etxeko bi ofizial, Juan López de Recaldek, (Azkoitia, Gipuzkoa) eta Domingo de Ochandianok (Durango, Bizkaia) zeregin garrantzitsua izan zuten Magallaes-Elkanoren espedizioan.

Biek armadaren prestaketetan parte hartu zuten eta Ochandianok Victoria itsasontziari lagundu zion Sanlúcarrera iritsitakoan, lehen zirkumnabigazioa egin ondoren.

Figures (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Euskal ontziak eta espedizionarioak

Euskaldunek espedizioari egindako ekarpena oso garrantzitsua izan zen, bai ontzietan, bai parte-hartzailetan.

Getaria Fisherwoman (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Euskal ontziak

Magallaes-Elkanoren espedizioan abiatu ziren bost itsasontzietatik hiruk euskal kostaldean zuten jatorria, Bizkaia, hain zuzen.

Victoria itsasontzia, itzultzea lortu zuen bakarra, Domingo de Apalluari (Ondarroa) erosi zitzaion; Trinidad Juan Leguizamoni, Nikolas Artietaren izenean jarduten zuena (Lekeitio) eta San Antonio, berriz, Diego Asuari (Erandio).

Figure. Getaria (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Itsasontziak erosi ondoren, bost itsasontziak lehorreratu egin ziren, hondoak garbitzeko, karenatzeko eta bikeztatzeko.

Lan horietan 57 arotzek eta 66 bikeztatzailek hartu zuten parte guztira, eta horietako 22 euskaldunak ziren.

Horietako lau, Domingo Yarza, Pedro Sautua, Pedro Bilbao eta Anton Basozabal, espedizioan itsasoratu ziren.

Fisherman. Getaria (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Euskal espedizionarioak

Espedizionarioak kostaldekoak nahiz barrualdekoak ziren.

Bermeokoak ziren gehienak (7), eta ondoren, Bilbokoak (6).

Guztira, bi maisu, kontramaisu bat, zazpi marinel, bederatzi itsasmutil, bi morroi, hiru arotz, hiru bikeztatzaile, despentsari bat, sanitario bat, arma-gizon bat eta konfiantzazko pertsona bat itsasoratu ziren.

Figures (Elkano, 5) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Espedizioko hamaika arotz eta bikeztatzailetako sei euskaldunak ziren, lan horietan zuen bikaintasunaren erakusgarri.

Arotzak eta bikeztatzaileak bi lanbide tekniko oso preziatu ziren itsasontzietan.

Espezialista horiek egiten zituzten itsasontziak behar zituen konponketak ozeanoaren erdian eta lehorreratutakoan. Hilean 1.875 marabedi kobratzen zituzten, marinelek baino % 50 gehiago.

Fisherman (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Juan de Zubileta

Espedizioko euskaldunetan gazteena zen. Barakaldon (Bizkaia) jaio zen, eta 13 urterekin itsasoratu zen morroi Victoria itsasontzian; itsasontzi horretan, hain zuzen, itzuli zen Sevillara hiru urte geroago, Elkanorekin batera.

Bazekien sinatzen, hori marinelen artean ohikoa ez zen arren. Badajozko Juntan deklaratu zuen, Gaztelak Moluka uharteak jabetzan hartzeko eskubidea zuela frogatzeko, eta han baieztatu zuen Karlos I.a ezagutu zuela.

Fisherman. San Sebastián (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Juan Akurio

Bermeon jaio zen eta Elkano maisu zuen Concepción itsasontzian itsasoratu zen. 1524an adierazi zuen 30 urtetik gora zituela. Hortaz, espedizioa abiatu zen unean 25 urte inguru izango zituen.

Bazekien irakurtzen eta idazten, bere karguari zegokion moduan. Espedizioan, guztira, 231.223 marabedi irabazi zituen.

Figure (Fisherman) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Pedro Tolosakoa

Izen bereko Gipuzkoako udalerrian jaio zen eta 20 urterekin itsasoratu zen Victoria itsasontzian. Lehengo, itsasmutil gisa, eta gero, despentsari gisa (jakien arduraduna) Victoria itsasontzian. Ontzi horren ibilbidean izandako gertakarien lekuko bikaina eta protagonista izan zen.

Elkanorekin batera, lehen zirkumnabigazioa egin zuen gipuzkoar bakarra izan zen.

Fisherman With Chalupa (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Pedro Olabarrieta

Galdakaon (Bizkaia) jaio zen, eta San Antonio itsasontziko bizargin (sanitario) gisa ontziratu zen. Hilean 1.200 marabediko soldata zuen.

Ontziratzean, lau hilabetetako soldata aurreratu zioten, eta 1.125 marabedi eman zizkioten lanerako behar zituen zorroztarri bat eta molejoi bat erosteko. Itsasontzi berean itzuli zen Sevillara 1521eko maiatzean.

The Return of Elcano (Elkano, 3) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Espedizionarioen gorabeherak

Hainbat euskaldun Sevillara itzuli ziren San Antonio itsasontzian 1521ean; gainerakoek gorabehera ugari bizi izan zituzten Ozeano Barean eta Indiako Ozeanoan, eta asko hil egin ziren.

The Return of Elcano (Elkano, 6) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

San Antonio itsasontziaren desertzioa

Magallaes itsasartean, San Antonio itsasontziak desertatu egin zuen Sevillarako itzuleran. Itsasontzi hartan hamar bizkaitar eta gipuzkoar bat itzuli ziren.

Sevillara iristean, atxilotu eta itaundu egin zituzten, San Julianeko matxinadan zer gertatu zen eta desertzioaren arrazoia zein izan zen jakiteko.
Azkenik, aske utzi zituzten. Ez zioten bira eman munduari, baina bizia salbatu zuten.

The Return of Elcano (Elkano, 2) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

San Antonio ontzian Sevillara itzuli ziren hamaika euskaldunak bi marinel, hiru itsasmutil eta baleztari bat izan ziren, baita bidaia ondo egiteko beste bost espedizionario nabarmen ere: itsasontzira atxikitako despentsaria, bizargina, arotza eta bi bikeztatzaile.

The Return of Elcano (Elkano, 1) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Moluka uhartetatik itzulera

Magallaes hil eta Carvallo portugaldarra kargutik kendu ondoren, Elkano aukeratu zuten espedizionarioek Victoria itsasontziko kapitain, eta ez zuen abandonatu Sevillara iritsi arte.

1521eko irailaren 16an gertatu zen hori, Borneoko iparraldeko uharte batean, gaur egungo Malaysian.

Ordutik aurrera, Elkano eta Gómez de Espinosa zeuden triunbiratu batek gobernatu zuen armada.

Juan Sebastián Elcano, captain of the Nao Victoria (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

1521eko abenduaren 21ean, San Tomas egunean, bizirik iraun zuten bi ontziak banandu egin ziren.

Victoria Moluketatik Sanlúcarrerantz abiatu zen, Indiako Ozeanotik mendebalderantz.

Trinidad Tidoren geratu zen, konpontzeko, eta ondoren, ekialderantz itzultzeko.

Geratzen ziren 12 euskaldunetako bederatzi Victoria itsasontzian ontziratu ziren, eta hiru Trinidad ontzian geratu ziren.

Figure Two (Man) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Lehenengo zirkumnabigazioak iraun zituen hiru urteetan, hamalau euskal espedizionario hil ziren.

Horietako zazpi eskorbutoaren ondorioz, lau indarkeriazko heriotzagatik, bat bat-bateko heriotzagatik eta bi preso hartu zituzten eta ez zen haiei buruzko beste berririk izan.

The Return of Elcano (Elkano, 10) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Iritsiera

Hogeita hamarretik gora euskal espedizionarioetako seik bakarrik lortu zuten itzultzea.

The Return of Elcano (Elkano, 9) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Victoria itsasontzian lehen zirkumnabizazioa amaitu zuten 18 gizonetatik lau euskaldunak ziren: Juan Sebastian Elkano, kapitaina (Getaria); Juan Akurio, kontramaisua (Bermeo); Juan Arratia, itsasmutila (Bilbo) eta Juan Zubieta, morroia (Barakaldo).

Pedro Tolosakoa, despentsaria (Tolosa), eta Pedro Txindarza, morroia (Bermeo), hainbat hilabete geroago iritsi ziren, Cabo Verden preso egon ondoren.

The Return of Elcano (Elkano, 7) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Sanlúcarrera iristean, Victoria itsasontziko gelan, Elkanok erregeari idatzi zion gutun ospetsua. Agirian, kontatu zuen bete zutela espedizioaren helburua eta jasan zuten sufrimendua: "akituta geunden, inor sekula egon ez den bezala".

Eta garrantzitsuenarekin amaitu zuen: "mendebaldetik joanez, ekialdetik itzuli gara".

The Return of Elcano (Elkano, 8) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Bost espedizionariok (bost bizkaitar eta hiru gipuzkoar) aitortu zuten ezkonduta zeudela. Horietako bi Sevillara itzuli ziren San Antonio ontzian. Gainerako seiak hil egin ziren.

Bermeon hiru alargun geratu ziren: Maria Otxoa Akurio, Maria Otxoa Artetxe eta Madalena Markaida.

Getaria (Elkano, 4) (1929/2015). Egilea: Julián Ugarte.Fundación Elkano

Sei euskaldunek zirkumnabigatu zuten Lurra

238 espedizionarioak nazio, herrialde eta komunitate desberdinetakoak ziren. Besteak beste, euskaldunak zeuden. Haientzat, espedizioa beste maila bat zen hainbat mende lehenago hasi zen kate luzean, pobreziak eta beharrizanak bultzatuta itsasora begira jarri zirenean.

Eta Getariako maisu batek, Juan Sebastian Elkanok, bere lidergoarekin eta itsaso eta gizonen ezagutzarekin, erakutsi zuen munduaren biribiltasun osoa, Lurra lehenengoz zirkumnabigatzean.

Egileak: istorioa

Erakusketaren komisarioa:

Daniel Zulaika
Historian graduatua
Aholkularitza Batzordea, Elkano 500 Fundazioa.
Artelanak (olioak, marrazkiak eta serigrafiak):

Julian Ugarte Munozabal (Zarautz, 1929 - Donostia, 2015)

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Arakatu gehiago
Erlazionatutako gaia
The First Journey Around The World
Unravelling the history of the first ever expedition around the world
Ikusi gaia
Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak