Gordailuko bilduma etnografikoak: han eta hemen

Erakusketa txiki honetan, mendez mende bertakoen eta kanpokoen arteko harremanetatik sortutako euskal kultur ondarearen lagin bat dago ikusgai.

Museoa: Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa

Pasaia, Gipuzkoa (XIX. mendea). Egilea: Eugene de Malbos.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Pertsonak eta ideiak ez dira batetik bestera mugitzen diren bakarrak; materialak, formak eta teknikak ere lekuz aldatzen dira. Historiaurretik gaur egunera, gure ondarea osatzen duten objektuek adierazten digute euskal kultura ez dela Euskal Herrira mugatu.

Elorrioko plazan dantzatutako zortzikoa (1880). Egilea: Eriz.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Dena ez da lana

Aisiak lanak adina edo gehiago hitz egiten du gutaz. Lanen bidez, geure beharrak, baliabideak eta aurrerapen teknikoak adierazten ditugu. Gure aisiak, aldiz, gizarte- eta kultura-joerak, tokian tokiko ohiturak eta gauza berrienganako interesa azaltzen ditu.

Txistu handi edo silbotea (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Herri txikian edo hiri handian, bertako materialez edo zur exotikoz eginik, txistua da euskal musika-tresnarik ezagunena. Horrelako txirulak, ordea, kontinente guztietan ezagutzen dira.

Dultzaina (XX. mendea). Egilea: Tomás Peñalba "El chino".Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Dultzaina oboeen familiako musika-tresna da, jatorri arabiarrekoa. Oso hedatua dago Mediterraneo aldeko herrietako festetan, bai eta, gutxiago, isurialde atlantikoan ere.

Alboka (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Alboka klarineteen familiakoa da. Arabierazko “al-buk” (tronpeta-edo) hitzetik dator.

Albokariak eta pandero-jotzailea, 1930ean Bergaran egin zen Eusko Ikaskuntzaren V. kongresua zela eta, herri-arteari buruz egin zuten erakusketan. (1930). Egilea: J. García.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Baserri giroan erabiltzen zen, dantzarako gehienbat. XX. mendean gero eta gutxiago jotzen zen arren, protagonismoa berreskuratu du azken hamarkadetan.

Goiz atsegina Biarritzen (1866). Egilea: R. Leitch.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

XIX. mendearen erdialdean, Espainiako errege-familia eta gorteko kideak udaldiak Donostian egiten hasi ziren. Napoleon III.a eta haren emazte Eugenia de Montijo ere orduan hasi ziren udak Biarritzeko hondartza eta bainuetxeetan igarotzen. Harrez geroztik goitik behera aldatu zen euskal kostaldearen historia.

Sèvresko murkoak (XIX. mendea). Egilea: Manufacture nationale de Sèvres.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Turismoak iraultza eragin zuen kostaldeko herrietako ekonomian, hirigintzan, gizartearen osaeran, ohituretan... Erakundeen arteko harremanek ere nabarmen egin zuten hobera.

Haizemailea (XIX. mendea). Egilea: Didier Petit de Meurville.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Didier Petit de Meurville kontsul frantses eta margolari bikainak ederki dokumentatu zuen Donostiaren bilakaera, harresipeko herri izatetik hiri kosmopolita izatera pasa baitzen.

Somorrostroko meategiak (Bilbo): Cadegal mendiko I zk-ko plano inklinatua (1882). Egilea: Nao.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Besteena geure egitea

Hemengo lana errazago egiteko, hainbat produktu inportatu izan da. Batzuetan, produktu propioak sortu dira kanpoko produktuen bidez; beste batzuetan, berriz, zuzenean ekarri izan dira kanpotik, hobeak edo merkeagoak izaki.

Zahagiak eta zahatoak puzteko hauspoa (XIX-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Makineria industrialaren aurrerapenak bertako artisau-tresnetan ere aplika zitezkeen. Artisautzaren gainbeheraren ondorioz, aldiz, zaharkituta geratu dira noizbait berritzaileak izandako tresnak; adibidez, zahagiak puzteko hauspo hau, Bordelen egina.

Traktorea (1929). Egilea: Fordson, Henry Ford & Son Inc.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Traktoreak Europako eta Amerikako lautada handietarako sortu ziren. Euskal baserrien mekanizazioa berandu iritsi zen, ustiapen txikiak eta lur menditsuak nagusitzen dira eta.

Bizkaiko meatzaritza industria: Boluetako burdin fabrikaren kanpoaldea (1883). Egilea: Gapuz.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Meatzaritzan, metalurgian, ontzigintzan eta portuen garapenean oinarritutako euskal industrializazioak batez ere Ingalaterra izan zuen eredu.

Urpean igeri egiteko ekipamendua (XX. mendearen bigarren erdia). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Untzi Museoak jasotako urpekari-ekipoa jatorriz Pasaiako portukoa da, baina Londresen egina.

Eskuargiak (XIX-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Denak ez dira berdinak: grisu gasaren eztanda-arriskua gutxitzeko, argiontzi mota berezi bat sortu zuten. Diseinu ingelesa zuen, eta nonahi erabilia, baita Euskal Herriko meategietan ere.

Balantzak (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Antzinatik, hainbat motatako balantzak erabili izan dira mundu osoan, baina doitasun-balantza Suitzakoa da. Zurichen egiten zen, hain zuzen.

“La Guipuzcoana” paper fabrika, Alfontso XII.ak hilaren 11n bisitatua: aprestu gela (1884). Egilea: Juan Comba.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Paperaren fabrikazioa –artisau-eran lehenengo eta era industrialean ondoren– jarduera ekonomiko oso garrantzitsua izan zen Tolosaldean.

Inprenta (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Paperaren garapenak lotura estua izan du inprentarekin. “Minerva” inprenta zabaldu zen gehien, praktikoa eta merkea zelako. Foru Aldundiaren inprenta hau Hispania markakoa da, Bartzelonan egina.

Emakumeak Elosegi txapel fabrikan lanean (1903). Egilea: Policarpo Elosegi Ansola.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Etxean egina

Mendez mende, euskal manufakturak –eskuzkoak zein industrialak– barne-kontsumorako nahiz esportatzeko ekoitzi izan dira. Bertako teknikak nahiz kanpokoak erabiliz, gure mugetatik kanpo ere ezagunak egin diren produktuak sortu ditu Euskal Herriak.

Elgoibarko San Bartolome Martiriaren parroki elizako kanpandorrearen oinplanoa eta aurretiko bista (1748). Egilea: Ignacio de Ybero.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Elgoibarren, XVI. mendean, jadanik bazen erlojugintzako tailer bat, gaur egungo San Bartolome eliza eta bere kanpandorrea eraiki baino bi mende lehenago.

Kanpandorreko ordulariaren makineria (XIX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Penduluaren bidez, zehatzago neur zitekeen denbora. Holandan XVII. mendean sortutako penduluaren teknika azkar hedatu zen Europa osoko tailerretan, baita Euskal Herrikoetan ere.

Horma ordularia (XX. mendea). Egilea: Rubio (Iruñea).Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

XX. mendean, etxeko ohiko tresna bihurtu zen ordularia. Ondorioz, asko zabaldu ziren erlojugileen tailerrak; artisau-erakoak lehenengo, eta industrialak ondoren.

Loreontzia (XIX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Portzelana oso antzinakoa da, jatorri txinatarrekoa. Dena den, XIX. mendearen erdi aldera "Porcelanas de Pasajes" fabrika sortu zutenak Limoges-ko zeramikariak izan ziren, hiri hura baita oraindik ere Frantziako portzelanaren erreferente nagusietakoa.

Haizatzeko makina (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Arabako industria garrantzitsuenetakoa nekazaritza-tresnen mekanizazioa izan zen. Europan barrena hedatu ziren Araban egindako goldeak, haize-makinak, gari-jotzeko makinak, segagailuak, belar-iraulgailuak ...

Itsas-motorra (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Zumaiako portu txikian, itsasontzietarako motorrak fabrikatzen hasi zen “Yeregui Hermanos” enpresa. Urte gutxiren buruan, fabrikazio-lizentziak Norvegiako enpresekin partekatzen zituen, eta itsasontzietarako diesel-motorretan espezializatu zen.

Beiratea (XX. mendea). Egilea: Unión de Artistas Vidrieros de Irún (Gipuzkoa).Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Etxeko atarian apaingarri nahiz Japonian erakusgarri, leihoetakoak nahiz tren-geltoki bateko fatxadakoak, Irungo Unión de Artistas Vidrieros enpresak beirazko milaka pieza egin zituen 1934. eta 2009. urteen artean.

Eibar.Ikuspegi orokorra. (1914). Egilea: Indalecio Ojanguren.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Nongoak dira?

Lehengai, teknika, giza baliabide, banaketa-kate eta abarren sarea oso konplexua izan daiteke. Gero eta zailagoa da gauzen jatorria zehaztea... Baina ez da fenomeno berria.

Bizikleta (XX. mendearen lehen erdia). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Bizikleta ez da “asmakizun” bat izan, duela bi mende Alemanian sortutako tramankulu bati garai eta herrialde desberdinetan egindako ekarpenen bidez sortutako gailua baizik. Ibilgailu huts bat izan daiteke, edo kirol-tresna, edo jostailua.

Trizikloa (XX. mendearen lehen erdia). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Trizikloa, aldiz, teorikoki askoz lehenagokoa izan arren, apenas garatu den.

Bizikletak (XX. mendearen lehen erdia). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Nongoa da bizikleta? Eibarren (Gipuzkoa) eta Coventry-n (Ingalaterra) egindakoak bereizteko, marka komertzialari erreparatu behar zaio.

Arma zuriak (XVI-XIX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Altzairuaren kalitateak ospe handia eman zien Euskal Herrian egindako armei –ez Eibarkoei bakarrik–. Baina ez ziren ospetsu bakarrak: Toledo (Espainia) eta Solingen (Alemania) ere ezagunak dira beren arma zuriengatik.

Arrain-kontserba ontziak (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Kantauri itsasotik mundu osoko etxeetako mahaietara: euskal portuen eta arrantza-ontzi tradizionalen marrazkiak ageri ohi dira hizkuntza desberdinetako testuen alboan. Gure kontserba-industriako marka asko bertako eta Italiako abizenetatik datoz.

Sifoi-makina (XX. mendearen bigarren erdia). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Hamarkadatan, bertako enpresetan egindako sifoiak erabili izan dira Tolosaldeko eta Goierriko eskualdeetan (Gipuzkoa), baina horiek egiteko makineria Bartzelonatik ekartzen zen.

Egileak: istorioa

GORDAILUA

Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Gipuzkoako Foru Aldundia

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Arakatu gehiago
Erlazionatutako gaia
Spain: A Crossroads of Culture
From sights to sounds to smells, experience Spanish culture in every sense
Ikusi gaia

"Artisautza" gaia interesatzen zaizu?

Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin

Dena prest!

Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak