Artea Gordailuan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren bilduma piktorikoak (XIX. eta XX. mendeak)

Museoa: Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, The Gipuzkoa Heritage Collection Centre

Arte obrak biltegietan (2018). Egilea: Oskar Moreno.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta San Telmo Museoak artelan asko eskuratu dituzte, bertakoak nahiz kanpokoak, garaikideak nahiz antzinakoak. Gainera, artista berriak babestu dituzte, beken eta bestelako laguntzen bidez. Gordailuak garai eta estilo askotako pinturak eta eskulturak kontserbatzen ditu, batez ere XIX. eta XX. mendeetakoak.

Errege Magoen Adorazioa (XVII. mendea). Egilea: Jean Tassel.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Genero erlijiosoa nagusi izan zen pintura europarrean XIX. mendera arte. Izan ere, Kristoren bizitzak emanak dira mila urte luzez gehien irudikatu ziren gaietako asko

XVII. mendean ohikoa zen moduan, Tasselek aurrez aurre jartzen ditu Ama Birjinaren eta haurraren ikuskera idealizatua eta Meltxor erregearen ikuskera naturalista.

Haur musikariak (1681). Egilea: Pietro Francesco Cittadini.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Barroko garaian, pintura erlijiosoan eta beste generoetakoan haurrak agertzen hasi ziren, eskubide osoko protagonista gisa. Batzuetan argudioan bertan integratu ziren, eta, bestetan, haien jarreren anekdotismoa bera argudio bilakatu zen.

Kontrastedun argiztapenak, argi-itzal markatukoak, gorputzen bolumetria ia eskultorikoa areagotzen du.

Holandako familia noble baten erretratua (1724). Egilea: Jan Maurits Quinkhardt.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

XVII. eta XVIII. mendeetako Holandak erretratu generoaren goititzea ezagutu zuen, gizarte zibila izugarri garatu baitzen, eta erdietsitako egoera eta ongizatea denboran jasota utzi nahi izan zuen.

Andre baten erretratua (1830). Egilea: Anonimoa.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Espainiako pinturan, erretratua funtsezko genero bat izan zen mendeetan zehar, baina XIX. mendean lortu zuen zabalkunde handiena: goi aristokraziatik hasi eta burgesia txikiraino, klase sozialak erretratuak enkargatzen hasi ziren, askotan klase harrotasuna adierazteko.

Manuela Redondo de Bernal O’Reilly (XIX. mendea). Egilea: Antonio María Esquivel.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Erretratuaren demokratizazio horrek ugaritu egin zituen konposizio ereduak. Erromantizismoaren garaitik, eredu horien artean ohikoena -eta bezeroarentzat ekonomikoena- bustoa izan zen, hondo neutroaren gainean eta formatu obalatuarekin.

Isabel II erregina (1850). Egilea: Eugenio Azcue.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Erromantizismoaren garaian hain zuen ere, Federico de Madrazok arrakasta lortu zuen, Espainiako gorteko erretratugintzan berritzailea izan zelako. Hori horrela, bere dizipilu asko pintore ospetsu izatera eraman zuten gakoak imitatzen saiatu ziren: depurazio formala, idealizazioa, keinuen dotoretasuna, eta kalitateak atzemateko maisutasun teknikoa.

Ziburuko bista (1861). Egilea: Antonio de Brugada.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Erretratuaz gain, paisaia izan zen XIX. mendean nagusitu zen beste generoetako bat. Erromantizismoan zehar, ikuspegi propioak zein besterenak kopiatzen zituen artista bidaiariaren eredua zabaldu zen; artista horiek, fideltasuna baino gehiago, errealitate arketipiko bat transmititu nahi zuten, giza aniztasunagatiko gustu pintoresko bat azpimarratzen zen bitartean.

Animazio kolorista eta figuren askotariko jarrerak koadro bat erakargarri egiteko osagarriak ziren Erromantizismoan.

Manzanaresen ertzeko paisaia (1860). Egilea: Eugenio Arruti.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Berritasunen mendean, paisaiaren generoan ere berrikuntza plastiko etengabea eman zen. Espainian, genero honen modernizaziorako lehenengo urrats garrantzitsuenak Carlos Haesen eskutik eman ziren; honek, San Fernando Akademian zuen katedratik, naturarako hurbiltze zuzena defendatu zuen, aire zabaleko praktika piktorikoaren bidez eta kolore multzo garbia erabiliz. Ezin konta ahala dizipuluk jarraitu zituzten bere postulatuak, Eugenio Arruti, gipuzkoarrak besteak beste.

Osasunaren Iturria (XIX. mendea). Egilea: Eugenio Arruti.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Arruti izan zen paisaiaren kontzeptu errealistaren jarraitzaile garrantzitsuenetako bat Euskal Herrian. Kontzeptu hori aplikatu zuen, batez ere, 1863an harresiak eraitsi ondoren hiri zabalkunde bete-betean zegoen Donostiara eta inguruetara egin zituen bisita ugarietan.

Zuhaizti itzaltsuaren amaierako lur zerrenda argiztatuak perspektibaren sakontasuna nabarmentzen laguntzen du

San Trovaso ibaia (1906). Egilea: Alejandrino Irureta.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Errealismoak jarraipena izan zuen Gipuzkoan, besteak beste Alejandrino Iruretaren lanari esker. Zenbaitetan, bere izaera malenkoniatsuaren aztarna nabarmena utzi zuen bere paisaietan; bestetan, berriz, Martin Ricoren kolore multzo garbi eta argitsuaren eragina.

Donostiako kaia (XIX. mendea). Egilea: Pedro Venancio Gassis.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Pedro Venancio Gassis y Minondo, Alejandrino Irureta eta Martin Ricoren dizipulua, biengandik jaso zuen paisajismo errealista eta atseginaren lekukotza, zehaztasun topografikoan eta atzemate atmosferikoan oinarritua. Horrela margotu zituen Venezia, Cadiz eta Donostia bezalako hirien paisaiak.

Mercedes Erregina itsasontzia (1894). Egilea: Pedro Venancio Gassis.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

XIX. mendean zehar, ontzien irudikapen sinesgarria marinismoaren mendeko azpigenero bat izan zen, pintura historikoan erabili zena, eta baita klase portaera nabarmenen jabeei prestigioa emateko ere.

Getariako kostaldeak (1912). Egilea: José Salís.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gipuzkoan, marinismoaren erakusle nagusia Jose Salis izan zen XIX. eta XX. mendeen artean. Kostaldera hurbildu zen, behin eta berriz, itsasoaren egoera desberdinak ikatz-ziriz, olio margoz edo akuafortez marrazteko.

Ukuiluan (1894). Egilea: Vicente Berrueta.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

XIX. mendearen azken hamarraldietan, espiritu erromantikoko kostunbrismoak naturalismorantz egin zuen, eragin bikoitzari esker: Urrezko Mendeko pintura, Madrilgo Prado Museoan kopiatua, eta euskal artistek Parisera eta Belgikara egiten zituzten bidaia gero eta ohikoagoetan ikasitako konposizio berriak.

Amatasuna (1879). Egilea: Darío de Regoyos.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Paris bezala, Belgika ere foku erabakigarria izan zen euskal pinturarentzat, haren eragina hedatu egin baitzen, zirkulu berritzaile bruselarretan hasiera-hasieratik inplikatu zen Dario Regoyosi esker

Udazkeneko euria, Jaizkibel (1900). Egilea: Darío de Regoyos.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Inpresionista frantziarrekiko harreman zuzenak eragina izan zuen Dario de Regoyosen estiloak izandako bilakaeran; atentzio berezia hartu zion euskal paisaiari, uste zuelako egokiena zela sentsazio atmosferikoa eta beti aldatzen ari zen argia antzemateko.

Erromeria (1903-1904). Egilea: Darío de Regoyos.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

XIX. mendearen amaieran, Bizkaiko eta Gipuzkoako garapen industrialak fortuna berriak sortu zituen; fortuna horiek burgesia europarraren eta amerikarraren klase portaerak imitatu zituzten, hala nola luxuzko bizilekuak eraikitzea.

Xeheki begiratuz hauteman daitezke mosaiko faltsuaren teknika eta haren ondorioz figurek duten geometriaranzko joera.

Erromerian (1899). Egilea: Anselmo Guinea.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Luxuzko etxe horiek dekoratzeko, bertako artista nagusiengana jo zuten. Artista horiek muralak margotu zituzten, edo beirateak diseinatu, gehienetan baserri bizitzatik ateratako gaien inguruan.

Beirate batera aplikatzeko egindako obra bat izaki, figuretan eta paisaiako askotariko elementuetan itxiera lerroa markatua da eta ñabardura gutxiko koloreak erabiltzen dira.

Mezamutilla (1933). Egilea: Elías Salaverría.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Modernitatea XIX. mendearen azken hamarraldietan jazo bazen ere, ez zuen eragin bera izan euskal artista guztiengan, eta tradizioaren pisuak bere horretan jarraitu zuen alderdi plastikoan eta argumentalean, baita artista gazteenengan ere.

Arrantzale txikiak Ondarroan (1918). Egilea: Victoria Malinowska.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gipuzkoa izan zen Lehen Mundu Gerra hasi zenean Paristik joan ziren artisten ihesbide nagusia. Espainiaren neutraltasunak deituta, denbora bat emateko, sortzeko eta erakusketak egiteko leku paregabea aurkitu zuten askok Donostia ludiko eta kosmopolita hartan.

Bi arrantzaleen aurpegietako koloreen arbitrariotasunak eta kolorea masa zabalak erabiliz aplikatu izanak argi uzten dute ezaguna zitzaiola Gauguinen eta fauvisten obra.

Arte obrak biltegietan (2018). Egilea: Oskar Moreno.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gerra Zibilaren aurreko urteetan agertzen hasitako abangoardia artistikoak euskal sortzaile ugari bereganatu zituen 1950eko hamarraldian, hala nola Jorge Oteiza, Eduardo Chillida edo Nestor Basterretxea, abstrakzioaren sustatzaile irmoak guztiak ere.

Egileak: istorioa

GORDAILUA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa

Testuak: Mikel Lertxundi Galiana

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Arakatu gehiago
Erlazionatutako gaia
Spain: A Crossroads of Culture
From sights to sounds to smells, experience Spanish culture in every sense
Ikusi gaia

"Visual arts" gaia interesatzen zaizu?

Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin

Dena prest!

Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak