Aurreneko mundubirako zeruak

Nabigatu duela 500 urte Magallaes-Elkano espedizioko tripulatzaileek ikusi zituzten konstelazioetan zehar.

Museoa: Fundación Elkano

Virgnia Garcia, ARANZADI

Ozeano Barea (1589). Egilea: Abraham Ortelius.Fundación Elkano

Lehenbiziko mundubiran, 1519etik 1522ra bitartean, espedizionarioek inoiz ez bezalako latitude australetan nabigatu zuten, eta zeruan aldaketa ugari ikusi ahal izan zituzten.

"Stellarium" programari esker, Magallaes-Elkano espedizioko egun aipagarrienetan duela 500 urteko zerua nolakoa zen berregin dezakegu.

Seville, August 10, 1519 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Irteera
Sevillan, 1519ko abuztuaren 10ean

Irteera-egunaren aurreko gauean, Iparrizarra 38°-ko altueran dago zeruan, eta Hartz Handia ia iparreko ostertza ukitzen. Ilargi beteak zeruko izar distiratsuenak bakarrik ikusteko aukera ematen du.

Espedizioa hegoalderantz doa Guadalquivir ibaitik; beraz, tripulazioak Saggitariusen ikusi zuen Saturno, Ilargitik gertu, eta zenitean Cygnus konstelazioko Deneb izarra.

Abiatzeko unean oraindik gau iluna ez den arren, izar iheskor batzuk ikusten hasi dira.

Sanlúcar, August 20, 1519 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Itsasorako irteera
Sanlúcar de Barramedan, 1519ko abuztuaren 20an
Espedizioa Sanlúcarretik abiatu da, hego-mendebalderantz Atlantikoan barrena. Gau iluneko, ilargi berriko eta izar distiratsuko nabigazioak izaten dira.
Eguzkia sartu bezain laster, gaueko zeruko objekturik distiratsuena, Artizarra, mendebalderantz ikusten da, Jupiter planetaren ondoan. Handik gutxira, mendebaldetik desagertuko dira zerutik.
Hegoaldera begiratuz gero, Saturno ikus daiteke, Antares izarraren ondoan.

Tenerife, September 26, 1519 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Geldialdi teknikoa
Tenerifen, 1519ko irailaren 26an

Latitude horretan ikus daiteke Iparrizarra baxuago dagoela zeruan, 31º-ko altueran. Hegoaldean, ordea, beste izar batzuk ageri dira, latitude altuenetatik ikusi ezin direnak.

Eguzkia ezkutatutakoan (ekinokzioa gertatu eta hiru egunera), mendebaldeko ostertzaren gainean, planeta-konjuntzioa ikus daiteke denbora gutxian: Jupiter, Marte gorria eta Merkurio, denak Virgon.

Ilargia Libran dago, eta Artizarra Scorpiusen, Antares izar gorriaren ondoan. Esne Bidearen beste aldean, Sagittariusen, Saturno ikus dezakete.

Cape Verde, October 3, 1519 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Hegoalderantz
Cabo Verde, 1519ko urriaren 3a

Iparrizarra 17°-ko altueran ikus daiteke iparreko ostertzean, Tenerifen baino 14 gradu beherago, eta horrek adierazten du zuzen nabigatzen ari direla hegoalderantz.

Ilgora gauerditik gutxira desagertzen da mendebaldean. Ilargia ezkutatu baino lehentxeago, ekialde hego-ekialdeko ostertzetik Sirius agertuko da, zeruko izarrik distiratsuena.

Berehala, hegoalderago, Canopus ikus daiteke, zeruko bigarren izar distiratsuena.

Atlantic Ocean, late October 1519 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Ekuatoretik igarotzea Ozeano Atlantikoan
1519ko urriaren amaiera

Ozeano Atlantikoaren erdian, zehaztasun handiz jakin dezakete nola gurutzatzen duten ekinokzio-lerroa Iparrizarra iparreko ostertzean ikustean.

Era berean, Iparrizarra ikusgai ez dagoenean, ohartuko dira ekinokzio-lerroa gurutzatu dutela eta polo antartikorantz doazela.

Orain, zenitean, Orionen Gerrikoa ikus daiteke, eta hegoaldeko ostertzetik izar berriak agertzen dira.

Rio de Janeiro, November 29, 1519 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Lurra berriro
Rio de Janeiron, 1519ko azaroaren 29an
rri gertatzen da mendebalderantz: Artizarra eta Saturno planetak Sagittarius konstelazioan.

Ordu berean ekialdera begira, zeru osoko bi izar distiratsuenak ikus daitezke: Sirius eta Canopus.

Gauak aurrera egin ahala, hainbat meteorok edo izar iheskorrek zeharkatzen dute zerua, Leoniden garaia da.

La Plata, January 12, 1520 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Itsasartearen bila
La Plata, 1520ko urtarrilaren 12a

Capella izarra, Auriga konstelaziokoa, iparreko ostertzean ikus daiteke. Hartzak, iparraldea kokatzeko erabili ohi diren konstelazioak, ez dira ikusten latitude horietan.

Hegoalderantz, berriz, ostertz horretatik inoiz ezkutatzen ez diren beste konstelazio batzuk ikus daitezke. Horien artean, Esne Bidearen barruan, Hego Gurutzea nabarmentzen da.

Esne Bidearen mendebaldean, Achernar izarretik oso gertu, bi hodei zurixka ikusten dira, gaur egun Magallaesen Hodeiak deitzen direnak.

Puerto San Julián (Port St. Julian), March 31, 1520 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Matxinada
Puerto San Julian, 1520ko martxoaren 31

Ilargi ia betearen eraginez, zeruko objekturik distiratsuenak bakarrik ikus daitezke. Sirius eta Canopus mendebalde aldera ikus daitezke, gauaren lehen zatian.

Hego Gurutzea zeruan gorago dago, ia zenitean, eta mendebaldera begira, Ilargitik gertu, Antaresek, Scorpiusen izar gorriak, eta Jupiterrek egiten dute distira.

Strait of Magellan, October 21, 1520 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Itsasarterako igarobidea
Magallaes itsasartean, 1520ko urriaren 21ean

Udaberri australean ondo sarturik, Andromeda konstelazioa ikusgai dago iparreko ostertzetik gertu.

Saturno mendebalderantz ikusten da, Ilgoratik, C itxurako ilargitik, oso gertu. Hego Gurutzea erraz ikus daiteke hegoaldera begira.

Mariana Islands, March 6, 1521 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Lurra berriro
Mariana uharteak, 1521eko martxoaren 6a

Hiru hilabete baino gehiago lehorreratu gabe eta ekuatorearen lerroa berriro igaro ondoren, Mariana uharteetatik Iparrizarra berriz ere ikusten da iparreko ostertzaren gainean, eta Canopusek distira egiten jarraitzen du hegoaldeko ostertzaren gainean.

Artizarra Piscisen ikus daiteke, eta zeniterantz Marte gorria ikusten da.

Mactan, April 27, 1521 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Magallaesen borroka eta heriotza
Mactan uhartea, 1521eko apirilaren 27a

Eguzkia sartu ondoren, oso zeru distiratsua ikusten da, eta deigarriak gertatzen dira Artizarra, Geminin, eta Marte, Regulusen ondoan.

Orion laster ezkutatzen da mendebaldetik, Sirius, Canopus eta Capella distiratsuen atzetik, udaberriko ohiko konstelazioei lekua utziz.

Jupiter eta Ilbehera gauaren bigarren erdian ikusten dira Sagittariusen, Esne Bidearen bi aldeetan.

Maluku Islands, November 8, 1521 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Helmugara iristea
Moluka uharteak, 1521eko azaroaren 8a

Marte mendebaldeko ostertzetik ilunabarrean desagertzen da, eta, ondoren, Jupiter eta Saturno planetak, Ilgoratik oso gertu, ia zenitean.

Iparralderantz Iparrizarra Cassiopeiari esker aurkitu daiteke, ordu horretan Hartz Handia oraindik ez baita ikusten.

Indian Ocean, January 25, 1522 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Indiako Ozeanoko zeharkaldia
Indiako Ozeanoa, 1522ko urtarrilaren 25a

Justu ekinokzio-lerroaren azpian, Iparrizarra ez da ikusten, eta Hartz Handiak altuera hartzen du iparreko ostertzean, gauak aurrera egin ahala.

Hego Gurutzea hegoalderantz ikusten da, Canopus eta Jupiter artean gutxi gorabehera, gauaren bigarren erdian Antares gorritik oso gertu.

Cape of Good Hope, May 19, 1522 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Itzulera lehorreratu gabe
Esperantza Oneko lurmuturra, 1522ko maiatzaren 19a

Gauaren bigarren erdian, udako triangelua (negua latitude horretan) ipar-mendebaldeko ostertzera hurbiltzen da. Alegiazko triangelu horren erpinak Altair, Deneb eta Vega izarrak dira, Aquila, Cygnus eta Lyra konstelazioetakoak, hurrenez hurren.

Ilbeherak altuera hartzen du Saturnoren eta Jupiter distiratsuaren ondoan.

Cape Verde, July 2, 1522 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Cabo Verdeko geldialdia
Cabo Verde, 1522ko uztailaren 2a

Iparrizarra iparreko ostertzaren gainean ikus daiteke. Hegoaldera begira, Crux laster ez da ikusiko.

Udako triangelua zenitean ikus daiteke; Altair izarretik oso gertu Jupiter planetak distira egiten du.

Ilargia, gau horretan ilgora, ilundu ondoren ikusten da denbora gutxian.

Sanlúcar de Barrameda, September 6, 1522 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Sanlúcarrera iristea
Sanlúcar de Barramedan, 1522ko irailaren 6an

Espedizioa etxera iristen da ilargi beteko gau argitsu batean.
Ilargiaren argitasuna dela eta, izar eta konstelazio distiratsuenak bakarrik ikus ditzakete.

Hauek nabarmentzen dira zeruan: Hartzak eta Cassiopeia, udako triangelua, Sagittarius konstelazioa, non Jupiter aurkitzen baitugu; eta Saturno planeta.

Seville, September 8, 1522 (2020)Jatorrizko iturburua: Stellarium

Sevillako lehorreratzea
Sevillan, 1522ko irailaren 8an

Iparrizarra berriz ere abiapuntuan dago. Udazkeneko ekinokzioa igarotzear dagoela, Hartz Handia iparreko ostertzaren gainean dabil.

Zenitean Deneb dago, eta udako triangeluan Pegasus eta Andromeda.
Andromedaren ondoan, Aries konstelazioan, ilbehera hasi da.

Hegoaldera begira, Jupiter, Saggitariusen, eta Saturno, Aquariusen, ikusten dira, Fomalhaut izarraren gainean.

The route of the first circumnavigation of the world (1519/1522)Fundación Elkano

"Stellarium" programari esker ikusi ahal izan dugunez, planeta lehen aldiz zirkumnabigatzeaz gain, itsasgizonek lurralde eta zeru berriak aurkitu zituzten.

Zeru horiek lurralde haietan bizi ziren jendearen mundu-ikuskerak gordetzen zituzten, eta espediziokideek zeru horiek baliatu zituten, oraindik deskribatu gabeko mundu batean kokatzeko eta gidatzeko.

Egileak: istorioa

"Erakusketaren komisarioa
Virginia Garcia
Astronomoa
Aranzadi Zientzia Elkartea
www.aranzadi.eus

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Arakatu gehiago
Erlazionatutako gaia
The First Journey Around The World
Unravelling the complicated history, science and consequences of the first ever expedition around the world.
Ikusi gaia
Google-ren aplikazioak