Museoa: Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Gordailua, Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa
Andoaingo Izturitza-txiki etxea, Azelain Jauregiaren aurrekoa (1917). Egilea: Juan B. de Larreta.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Euskal tradizioan, “etxe” eta “familia” ia hitzak sinonimotzat hartu izan dira. Eta etxerik ez dago sukalderik gabe. Mendetan, suaren inguruan egin izan da bizimodua. Izan ere, sukaldea izan da belaunaldien arteko komunikazio-espazio nagusia.
Altzariak
Oheak, kutxa batzuk eta armairuren bat; mendetan, apenas zegoen altzari gehiago etxeetan, sukaldekoez gainera.
Gurdi bat, 1918an Oñatik egin zen Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuan egin zen euskal ezkontza batean. (1918). Egilea: José Aguirre López.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Ezkontzako arreoa xumea izan ohi zen, gehienetan gurdi bakar batean sartzeko modukoa. Ezkontzako errituen artean, emazteak etxe berrira eramango zituen altzariak eta arropa zuria erakusten zituen.
Kutxak (XVIII-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Kutxetan denetarik gordetzen zen. Kutxarik landuenak oheko arropa eta jantziak gordetzeko erabiltzen ziren.
Kutxak (XVIII-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Kutxa dugu euskal altzari peto-petotzat, Euskal Herritik kanpo ere hainbat lekutan erabiltzen zen arren. Badago ale dotorerik euskal kutxen artean. Gaur egun ez dago jakiterik aurrealdeetako irudiak sinbolikoak ote ziren, ala apaindura hutsak.
Kutxak (XVI. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Funtzio praktikoagoko kutxek (zerealak eta lekaleak gordetzeko, janariak gatzetan kontserbatzeko... ) ia ez zuten apaingarririk izaten. Hala ere, hain kalitate onekoak izaten ziren, ezen Gordailuan gordetako batzuek lau mende baino gehiago baitituzte.
Armairua (XVI. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Armairuak funtzionalagoak ziren: leku gutxiago behar zuten eta gauza gehiago gorde zitekeen. Hala, etxeetan gero eta arruntagoak izan zirenez, XX. menderako ia ez zen kutxarik erabiltzen.
Aulkiak (XIX-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Denborarekin, oinarrizko altzari horiez gainera, mahaiak eta mahaiekin bat zetozen aulkiak erabiltzen hasi ziren, batez ere jangela sukaldetik kanpoko espazio bat bihurtzen hasi zenean.
Taka-taka (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Familiak ugariak zirenez, etxean eskorga edo taka-taka egoten zen, lehenengo pausoak ematen zituzten haurrak babesteko eskaileretatik, beheko sutik, tresnetatik, animalietatik..... Izan ere, etxea –baita sukaldea ere– laneko lekua izaten zen, gauza guztien gainetik.
Idazmahaia (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Jende gehienak irakurtzen ez zekienez, idazmahaia, alegia, idazteko eta paperak gordetzeko altzaria familia dirudun gutxi batzuek bakarrik izaten zuten. Idazmahaiak, bada, luxuzko altzariak izaki, luxuz landuak eta apainduak izaten ziren.
Suaren inguruan
Hitzak adierazten duen moduan, sukaldea suaren inguruko espazioa da. Familia xumeek aberatsagoek baino gutxiago izango zuten, baina tresna batzuk sukalde guztietan egoten ziren.
Laratzak (XIX-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Laratza esaten zitzaion ontziak, parrilak... suaren gainean jartzeko erabiltzen zen kateari. Hain sinplea izanagatik –edo, beharbada, horrexegatik–, etxea ondoen sinbolizatzen duen elementua da, familiako bizitza guztia haren inguruan egiten baitzen.
Suburdinak (XIX-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Laratzaren azpi-azpian, “suburdin” izenekoak egoten ziren, batzuek beste metal batez egindako erremateak izaten bazituzten ere. Egurra mugatu eta eusteko erabiltzen ziren eta, halaber, egurrari erretzen laguntzeko, azpialdetik airea pasatzea ahalbidetzen baitzuten.
Pertzak (XIX-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Suaren eta laratzaren artean, berriz, pertzak eta janaria prestatzeko bestelako ontziak egoten ziren zintzilik. Kobrezko pertza handi eta gogorrak eguneroko janaria egiteko erabiltzen ziren.
Euskal ezkontza bateko parte-hartzaileak, 1918an Oñatik egin zen Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuan. (1918). Egilea: José Aguirre López.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Horregatik, ezkontzako arreoan egon ohi ziren, arropa zuriaz eta altzariez gainera.
Tximinia-txapak (XIX-XX. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
XVIII. mendean, beheko suaren gainean tximinia jartzen hasi ziren etxe askotan; hasieran, sukaldearen erdian, eta, gerora, paretaren kontra. Horrekin batera, suaren atzeko txapa hasi zen hedatzen, harria babestu eta beroa banatzen laguntzen zuena.
Lisaburdinak (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Iruditeria herrikoian, lisaburdina edo plantxa bereziki emakumeei lotutako tresnatzat hartu izan da, agian, tradizionalki emakumeari egotzi izan zaizkion bi arlo biltzen dituelako: etxearekiko lotura eta arroparen zainketa.
Bainuontzia (XX. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Etxeetan ur korronterik ez zegoen garaietan, eta ura tximinian berotzeak egur-gastu handia eta lan nekeza zekartzanean, bainuontzia familia dirudun gutxi batzuen luxua zen (baita bainuontzi eramangarria ere).
Blas de Lezoren hilobi-lauda (1774). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Eliza barruko hilobiak etxeari loturiko jabegoak ziren, eta belaunaldiz belaunaldi heredatzen ziren, etxearekin batera. XVIII. mendearen amaiera aldera, hilerriak eraikitzen hasi ziren, arrazoi higienikoak zirela medio; alabaina, familiako hilobi zaharraren gainean esertzeko ohiturak luzaroan iraun zuen.
Hilarriak (XV-XVIII. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Elizaren barruan ez ezik, elizaren inguruan ere egoten ziren hilobiak, eta hilarriez markatu ohi ziren. Hilarriek kutxen eta argizaiolen antzeko irudiak izaten zituzten, apaindurazkoak baino, sinbolikoak, ziurrenik.
Argizaiola (XVIII. mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Argizaiolak oso ondo irudikatzen du sua familiaren sinbolo izatearen ideia. Izan ere, argizaiolak elizan pizten ziren, baina familia bakoitzak zuen berea, eta etxe bakoitzeko hildakoen alde errezatzeko bakarrik pizten zen.
Argizaiola (XIX mendea). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Denborarekin forma praktikoagoak eta soilagoak hartu baditu ere, oraindik ere, euskal etnografiako objekturik berezienetakoa da argizaiola.
Aita eta Seme Gurutziltzatua (XIV-XV. mendeak). Egilea: Ezezaguna.Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
XX. mendearen amaiera aldera arte izan ziren serorak Euskal Herrian, elizak, ermitak eta barrukoak garbitzeaz eta mantentzeaz arduratzen ziren emakumeak. Hein batean, haiei esker iritsi zaigu ondare hori guztia, mendetako gerra eta suntsipenen gainetik.
GORDAILUA
Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Gipuzkoako Foru Aldundia
"Diseinua" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.