Teknologia

Teknologia, grezierazko τεχνολογος-tik, tekne eta logos hitzez osatuta dago. Hainbat definizio dituen arren, kontzeptu zabalenean, espezie batek modu sistematiko eta arrazionalean behar edo arazo praktikoei erantzuteko ebazpen teknikoak deskribatu, azaldu, diseinatu eta aplikatzea ahalbidetzen duen zientifikoki antolatutako jakintza-multzoari deritzo teknologia.
Teknologia, era logiko eta ordenatuan aplikaturik, gizakiari bere ingurune material edo birtuala aldatzeko aukera ematen dioten ezagutzen eta tekniken multzoa da, bere beharrak asetzeko, hau da, konponbide erabilgarriak sortzeko pentsamendu eta ekintzarako prozesu konbinatua.
Teknologiak gizakiok gure ingurunea aldatzeko dugun nahiari eta borondateari erantzuten dio, gure desioak asetzeko modu berriak eta hobeak bilatuz gure inguruko mundua eraldatzeko. Teknologiaren motibazioa identifikatutako beharrak edo nahiak asetzea da, jarduera teknologikoa garapena, diseinua eta exekuzioa da eta azken produktua ondasunak eta zerbitzuak edo metodoak eta prozesuak dira.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Wikipedia

Ezagutu gai interesgarri hau

3.961 elementu

"Zientzia" gaia interesatzen zaizu?

Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin

Dena prest!

Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak