Toronto Kanadako Ontario probintziako hiriburu da, eta 2.482.000 biztanlerekin, Kanadako hiri handiena da. Torontoko inguruak, 5.600.000 biztanle baina gehiago ditu. Hiri honek hainbat inmigrante talde erakarri ditu, portugaldarrak, italiarrak, latinoamerikarrak eta baita asiarrak. Ipar-Amerikako txinatar komunitate handienetako bat hiri honetan dago kokatua. Toronto bere CN Dorreagatik da famatua, munduko dorre librerik altuena. Hiria, Kanadako ingelera hiztunen kultur zentroa bezala ezagutzen da.
Torontoko Unibertsitatea eta York Unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Lehen mailako merkataritza- eta finantzagunea da eta, garraio sare oparoari esker, harremanak ditu Kanadako hego-ekialdeko eta Estatu Batuetako ipar-ekialdeko industriagune nagusiekin. Hiriko ekonomian garrantzi handia dute, halaber, industriak, zerbitzuen alorrak eta turismoak. Hiri modernoa da bestalde. King eta Bay kaleen inguruetan finantza auzoa da, eta hantxe dira munduko aseguru etxe eta banku garrantzitsuenen egoitzak eta burtsa.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia