Fundación Elkano

Fundación Elkano
Getaria, Espainia

Elkano Fundazioak iraganetik ikasi nahi du, horixe gure gogo eta asmoa. Horretarako ezinbestekoa da jakinmina sustatzea; gertakari historikoak ikertu gaur egungo bizimolde nahiz gizarte ereduen izaera aztertzeko zein baloratzeko, eta, hartara, etorkizuna birpentsatzeko. Izan ere, zerbait ospatzera mugatuko bagina, ikasteko aukera galduko genuke.

Hala, jakintza berria sortzeko lan egiten dugu, ezagutza hori gizarteratzeko eta, tokian tokiko nahiz nazioarte mailako lankidetza sareak sortuz, proiektuak eta jakintza garatu nahiz partekatzeko.

Orain dela 500 urte gertatutakoak hausnarketa kolektiboak pizteko oinarria eta bidea ematen digu, hain justu, lehendabiziko mundubira hari loturiko hainbat gairen inguruan: kostaldeko herriek itsasoarekin izandako harremana, jasangarritasuna, zientziak nahiz teknologiak gizarte garapenean duten inpaktua, kulturen eta mundializazioaren arteko bizikidetza. Lehenengo zirkumnabigazioak itzelezko ondorioak izan baitzituen bertan nahiz maila planetarioan. Aurrerantzean, ezer ez zen iraganean bezalakoa izango.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago

14 istorio

Ikusi guztiak

Bilduma honetan

Ikusi guztiak
262 elementu

Kokapena

Fundación ElkanoElkano Nº3

20808 Getaria
Espainia
Joan Fundación Elkano bazkidearen webgunera
Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak