Plazaolako Bide Berdeko geltokiak

Esploratu 1905etik 1953ra bitarte, Gipuzkoaren eta Nafarroaren artean, ibili zen Plazaolako antzinako trenaren geltokiak.

Lekunberri station (2015-08-03)Spanish Railways Foundation

Plazaolaren geltokiak

Aspaldi trenaren geltokiak zirenak, gaur egun Plazaolako Bide Berdearen bidaiarientzako hiru bisitagune eta zerbitzuguneak dira

Sakatu hau arakatzeko

Leitzako geltokia

Duela gutxi berritutako Leitzako geltokiak (Nafarroa) bizikletak kudeatzeko zerbitzua eskaintzen du biltegi zaharrean. Bisitarientzako eraikinean, Plazaolako Bide Berdearen erabiltzaileentzako logistika- eta zerbitzu-zentro bat jarriko da laster.

Leitza Station and Bio-Healthy Circuit (2015-08-10)Spanish Railways Foundation

Birgaitutako bi eraikinez gain, Leitzako geltokian zirkuitu bioosasungarri bat dago bertako biztanleriaren osasun-ohiturak sustatzeko eta hobetzeko.

Tracks in remembrance of the train (2015-08-10)Spanish Railways Foundation

Lekunberriko geltokian, Nafarroan, trenbidearen iragana gogorarazten du denak: Trenbideak, bagoi bat, geltokietako eraikinak eta nasetan barrena banatuta dauden burdinazko eskultura koloretsuak, garai bateko bidaiariak imitatuz.

Lekunberri Travelers Building (2006-07-14)Jatorrizko iturburua: Nasuvinsa, Navarra de Suelo y Vivienda S.A.

Lekunberriko geltokiko bidaiarien eraikinean arretaz birgaitutako bi solairu daude, eta hainbat erabilera ematen zaizkie. Beheko solairuan turismo-bulegoa eta tokiko produktuen salmentagunea daude. Bigarren solairuan erakusketagunea eta erabilera anitzeko gunea daude.

Information at the station (2015-08-04)Spanish Railways Foundation

Plazaola Partzuergo Turistikoa ere Lekunberriko geltokiko bidaiarien eraikin nagusian dago. Estatu espainoleko bide berde guztien artetik, hobekien aprobetxatuta dagoen geltokietako bat da, zalantzarik gabe.

The wagon of games (2005-03-29)Spanish Railways Foundation

Berreskuratutako eta Lekunberriko geltokian kokatutako bidaiarien bagoi zahar bat iragana gogorarazten duen toki bat da gaur egun, eta bizikleta elektrikoen alokairuaz eta lantegiaz gain, bertako produktuak saltzeko gunea eskaintzen ditu.

Sakatu hau arakatzeko

Lekunberriko geltokiko Kantina

Lekunberriko geltokiko biltegi zaharra geldialdia egiteko beste leku bat gaur egun. Kafetegi eta terraza gisa berreskuratuta dago, eta leku hau ezagutzera erakartzen ditu bidaiari berriak eta bizilagunak. Hortik oso hurbil bizikletak alokatzeko eta transfer-zerbitzua eskaintzen duen toki bat dago.

A coffee in the Kantina (2016-11-17)Spanish Railways Foundation

Kantinan hartutako kafe batek Plazaolako trena gogorarazten digu. Antzinako geltoki horretako biltegi zaharraren barrualdeko dekorazioak Plazaolako antzinako trena eta linea zeharkatu zuten lehen lurrun-trenak iradokitzen ditu.

Sakatu hau arakatzeko

Latasako geltokia

Imotzen, Nafarroan, Latasako geltokiko antzinako biltegia 2019an berreskuratu zuten, eta, gaur egun, Plazaolako Bide Berdearen eta leku honetan elkartzen den EuroVelo1 Europako ibilbide zikloturistaren zerbitzu-zentro garrantzitsu bat da.

Latasa station1 (2019-12-18)Jatorrizko iturburua: Plazaola Tourist Consortium

Latasako biltegian, jatetxe bat, taberna bat, bertako produktuen denda bat, bizikleten alokairua eta lantegia ez ezik, nordic walking zentroa ere eskaintzen zaizkie bisitariei zerbitzu espezializatuetako toki honetan.

Auzokalte viaduct from the bottom of the valleyJatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Gehiago jakin nahi?

Ezagutu Plazaolako Bide Berdeko zubibideak eta tunelak erakusketa honetan.

Egileak: istorioa

Erakusketa hau TrailGazers proiektuari esker egin ahal izan da. Honako hauek finantzatzen dute: Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia, Nasuvinsa, Basquetour, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Plazaola Partzuergo Turistikoa. Espainiako Trenbideen Fundazioak (ETF) garatutako “Plazaola Digital” proiektuaren zati da. 

Irudi eta bideo guztiak Nasuvinsak, Nafarroako Gobernuak, Andoaingo Udalak eta ETFk eman dituzte. 360º-ko grabazio guztiak “Plazaola Digital” proiektuaren parte dira. 

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Xabier Cabezóni, bere www.leitzaran.net (CC-BY-NC-SA) webgune iradokitzaileagatik. 

Informazio gehiago: visitnavarra.es / turismo.euskadi.eus / plazaola.org / trailgazers.eu / viasverdes.com / navarra.viasverdes.com 

#VVPlazaolaDigital

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak