Plazaolako trena: geltokiak, trenak eta jendea

Ezagutu Iruña-Donostia (ID) trenbidea, 1905etik 1953ra bitarte Nafarroako eta Gipuzkoako bailara malkartsuak zeharkatu zituen eta meatzeak eta bidaiariak eramaten zituen trena.

Plazaola railway postcard (Between 1914 and 1953)Spanish Railways Foundation

Plazaolako trena

1914an, meatze-tren xume bat bide estuko tren handi bihurtu zen, Nafarroa eta Gipuzkoa bide laburrenetik eta zuzenenetik lotzen zituena: Plazaolako trena, Iruña-Lasarte-Donostia.

Head of the Plazaola railway station in Latasa (Between 1915 and 1930.)Jatorrizko iturburua: Royal and General Archive of Navarre

Geltokiak eta jendea

Hiribilduetako baserri eta etxeen artetik, trenbideko tenpluak agertu ziren, geltokiak, alegia. Patroi bereko eraikin bikainak, pertsonak eta kargak iristen eta abiatzen ziren tokiak, trenbide-langileek gidatutako liturgia zorrotza jarraituz. Langile horien adibidea Latasako geltokiburu hau dugu.

Pamplona station (Between 1914 and 1953.)Spanish Railways Foundation

Bide estuko linea-lotune bat garatu zen Iruñean. Geltoki berean elkartzen ziren gure Plazaola lurruntsua eta Iratiko tren elektriko modernoagoa. Linea horretakoa zen abiatzear zegoen Zangozarako posta-tren hau. 1955. urtea zen eta gure trena 2 urte lehenago desagertu zen.

Plazaolako trenaren historiari buruzko testigantza

Treneko antzinako bidaiari batek eta argazki historiko batzuek kontatzen digute nolakoak ziren garai haiek eta zer bidaia egiten ziren Plazaolako trenean.

Women on the Plazaola railway (1921-01-01)Jatorrizko iturburua: Royal and General Archive of Navarre

Geltoki haietako nasa luzeetan, Latasako geltoki honetan, adibidez, emakume batzuk ditugu, 1921eko urtarrilaren batean, ez dakigu Iruñerako tren baten zain edo, agian, Donostiatik zetorren trenean zetorren ahaide baten zain.

Plazaolako trenaren historiari buruzko testigantza

"Plazaolari buruzko txisteak” bide estuko tren txiki haietan bidaiak zer baldintzatan egiten ziren erakusten du umorez.

Railway card of the Plazaola Railway (1935-06-11)Jatorrizko iturburua: Municipal Archive of Andoain

Bailara hauetan beste langile mota bat gehitu zitzaien abeltzainei, egurgileei eta nekazariei: trenbide-langileak. Plazaolak langileak izan zituen trenetan, geltokietan eta trenbideak mantentzen, eta, argazkian ageri den langile honek bezala, trenak Andoaingo lantegian konpontzen zituztenak.

Queen María Cristina of Habsburg next to one of the wagons of the Plazaola railway (Between 1915 and 1920.)Jatorrizko iturburua: Municipal Archive of Andoain

Donostian, Plazaolako trenek Ferrocarriles Vascongados konpainiakoekin partekatzen zuten Amarako geltokia. Eta errege-familia bera ere, uda Donostian igaro ohi zuena, ikusten zen gure bagoien ondoan. Habsburgoko Maria Cristina erreginaordea Plazaolako tren baten ondoan paseatzen.

Viaduct of the Plazaola railway in Gulina (Between 1914 and 1930.)Jatorrizko iturburua: Royal and General Archive of Navarre

Trenak

1914an, XX. mendea sartu zen bailara haietan, Plazaola trenaren lurrun-makina modernoek beren bidea egiten zutelarik idiek tiratutako golde erromatarren bidez landutako soroen ondoan. Donostiara doazen bidaiarien tren laster bat Gulinako zubibidearen gainean.

Interior of a passenger wagon of the Plazaola train (Between 1914 and 1953.)Jatorrizko iturburua: Municipal Archive of Andoain

Lokaztutako bideetan barrena doan zalgurdi batetik Plazaolaren 1. mailako bagoi honen luxura. Iruña-Donostia (ID), Gipuzkoako eta Nafarroako paisaia malkartsuenak eroso zeharkatzen zituen linearen jatorria eta helmuga.

Steam locomotive of the Plazaola train (Between 1914 and 1953.)Jatorrizko iturburua: Municipal Archive of Andoain

Krauss etxearen Engerth motako “130” tren-makinak Plazaolara iritsi ziren, eta Iruñera eta Donostiara hedatu zituzten zerbitzuak, meatze-trenaren tren-makina txikiak ordeztuz. “130” makina horietatik zazpi Plazaolan barrena ibili ziren. Makina horietako bat, PV-31 izenekoa, ikus daiteke oraindik Ponferradan (León).

Plazaola locomotive (Between 1921 and 1925.)Jatorrizko iturburua: Royal and General Archive of Navarre

Lurrunaren indarra Plazaolako lehen geltokitik (Iruña) Donostiara doan Krauss tren-makina hau mugitzeko zorian. 20ko hamarkada zen eta zazpi eskola-ume hauek eta horien apaiz irakasleak harrituta begiratzen zioten, garai hartan, modernoena zen tren-teknologiari.

Plazaola train passenger wagon (Between 1914 and 1953.)Jatorrizko iturburua: Municipal Archive of Andoain

1930ean, Beardmoreak iritsi ziren Erresuma Batutik: dieseleko 3 automotor, 1. eta 3. klasearen artean 30 eserleku zituztenak, abiadura eta eraginkortasun handikoak. Hala ere, haien ahulgunea zera zen, motorrek trenaren herena hartzen zutela. 40ko hamarkadan baztertu egin zituzten.

Plazaola Railway Poster (Between 1914 and 1953)Jatorrizko iturburua: Euskotren Archive/Basque Railway Museum

Gehiago jakin nahi duzu Plazaolako trenari buruz?

Ezagutu haren historia erakusketa honetan.

Egileak: istorioa

Erakusketa hau TrailGazers proiektuari esker egin ahal izan da. Honako hauek finantzatzen dute: Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia, Nasuvinsa, Basquetour, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Plazaola Partzuergo Turistikoa. Espainiako Trenbideen Fundazioak (ETF) garatutako “Plazaola Digital” proiektuaren zati da. 

Irudi guztiak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, Andoaingo Udal Artxiboak, Madrilgo Trenbidearen Museoko Trenbide Artxibo Historikoak (ETF) eta Euskotren Artxiboak/Trenbidearen Euskal Museoak eskaini dituzte. Bideoak ETFren “Vive la Vía” seriekoak eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxibokoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikokoak dira. 

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Xabier Cabezóni, bere www.leitzaran.net (CC-BY-NC-SA) webgune iradokitzaileagatik. 

Informazio gehiago: visitnavarra.es / turismo.euskadi.eus / plazaola.org / trailgazers.eu / viasverdes.com / navarra.viasverdes.com 

#VVPlazaolaDigital

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Google-ren aplikazioak