Errusia, ofizialki Errusiako Federazioa, iparraldeko Eurasiako estatu burujabea da. Munduko estaturik handiena da, 17.075.400 kilometro koadroko eremua hartzen baitu, Europan eta Asian. Sobietar Batasuna ohiaren errepublika nagusia izan zen. Egun munduko estaturik boteretsuenetako bat da, ekonomian nahiz politikan. Mosku du hiriburua eta hiri jendetsuena; eta San Petersburgo du hiri jendetsuenetan bigarrena. 2017an, 144,5 milioi biztanle zituen.
Errusia da inguruko lurraldeekin muga luzeena duen munduko herrialdea. Mugakide ditu, iparraldean, Ozeano Artikoaren zenbait adar, Barents, Kara, Laptev, Ekialdeko Siberiakoa eta Txuktxi; ekialdean, Ozeano Barearen zenbait adar, Bering itsasartea, Bering itsasoa, eta Okhotskeko eta Japoniako itsasoak; hegoaldean, Txina, Ipar Korea, Mongolia, Kazakhstan, Azerbaijan, Georgia eta Itsaso Beltza; hego-ekialdean, Ukraina; mendebaldean, Polonia, Bielorrusia, Lituania, Letonia, Estonia, Finlandiako golkoa eta Finlandia, eta ipar-mendebaldean, Norvegia.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia